Armeria Eskola

Eraikin zibila, 1914
Isasi kalea, 36
Beste arkitekto batzuk
Miguel Ángel Lazpita Barrenechea

Deskribapena

Armeria Eskola , Espainiako lehenengo eskola profesionala izan zen, non lanbide baten ikaskuntza teorikoak eta praktikak batera irakasten ziren. 1950 eta 1960 hamarkadeten Eibarko garapen industriala dinamizatu zuten enpresari eta langile kualifikatu gehienak trebatu ziren bertan. 

1910eko urtarrilaren 24an, Eibarko Udalari, Eibarko industriak zituen lan espezializatu guztiak batuko zituen eskola bat sortzearen beharra planteatu zitzaion. Garai hartan normala zen gazteak ikastun gisa sartzea herriko tailerretan lanbidea ikasteko, eta eskolak formakuntza teorikoa eta praktikoa elkarrekin emateko helburua zuen. 

Udala, eskola lortzeko finantzaketa bila hasi zen eta Jose Ramon Iriondo eta Miguel Anitua armaginak, Fermin Calbeton orduko sustapen ekonomikoko ministroari ere laguntza eskatu zieten.  

Aldi berean, Pedro Goenagak hainbat lanbide-eskola bisitatu zituen eta Liejan, École d'Armerie bisitatu zuenean, Eibarren hori bera behar zela pentsatu zuen. 
 
1911ko uztailaren 23an, "Eskuadra Zarra" koadrilak, Eibarko armagintza enpresari eta ekoizleek osatuta, Fermin Calbeton gonbidatu zuen bazkaltzera eta bertan eman zitzaion proiektuari behin-betiko bultzada.  

1912ko ekainaren 1ean, Nemesio Astaburuaga alkate zen osoko bilkuran, Pedro Goenagak aurkeztutako mozioa onartu zuen Eibarko Udalak, "Armagintza, Marrazkigintza, Arte eta Lanbide Eskola bat ezartzea, hiriko produktuen erakusketa iraunkorra, armen museoa (Eibarko Armagintzaren Museoa) eta ustiatu gabeko fabrikazio-armen atala" eskatuz. Mozio hau aho batez onartu zen eta Eibar herri osoak gogotsu babestu zuen.

1912ko urriaren 1ean, eskola Estatutuak eta Erregelamendua onartu ziren, eta etorkizuneko eraikuntza zehaztu zen. Udala izango zen eskolaren jabea eta herriarentzat publikoa izango zen. Gobernu batzordean, zinegotziak eta Arma Probalekuko eta herriko hainbat enpresetako kideek zuten ordezkaritza. 

1913ko urtarrilaren 6an eraikina izango zenaren lehen harri jarri zen eta lehen ikasturteari hasiera eman zioten, Frontoi Zaharreko eskoletan. Zentroko lehen zuzendaria José Carnicero izan bazen ere, Julian Etxeberriak zen burua inaugurazioaren unean, 1914ko ekainaren 24an. Bere zuzendaritzapean, Armagintza Eskolak garapen izugarria izan zuen eta erreferente nazional bihurtu zen.  

Eskola etengabe hazi zen, 1936ko bonbardaketek suntsituta utzi zuten arte. 1938an berriz ireki zen eta 1940aren amaieran handitzea planteatu bazen ere, ez zen zabalkundea 1950. hamarkadako amaiera arte burutu. Zentroa Hezkuntza Nazionaleko Ministerioari lagatzea erabaki zen, milioi bat pezetako prezio sinbolikoan, hain beharrezkoa zen zabalkuntza-lanak beraiek egiteko. 

1960an zabalkundea amaitu zen eta Jose Ormaetxearen zuzendaritzapean, eskolak espezializazio berriak irakasteari ekin zion: elektrizitatea, elektronika, delineazioa, mikromekanika...

1975ean instalazioen bigarren handitze-proiektu bat planteatu zen, lehen mailako Lanbide Heziketarako eraikin berri batekin. Eraikin berria parean zegoen Isasiko komentu zaharreko orubean eraiki zen, Miguel Angel Lazpita arkitektoaren babespean. 

Bigarren hezkuntzaren erreformak krisia ekarriko zion Armagintza Eskolari, sortu zenetik izan zuen helburuaren zati bat galdu baitzuen. Irakaskuntza profesionala galdu egin zen, eta unibertsitate-titulu teknikoak ugaritu egin ziren. Horrek Armagintza Eskolaren proiektuak sorreratik zituen helburuak ilundu zituen.

Gaur egun, Erdi eta Goi Mailako hainbat Ziklo eskaintzen dira.

Arkitektura aldetik, jatorrizko eraikinak hiru solairuko oinarri angeluzuzena zuen, lorategi bati irekia. Beheko solairuan makineria tailerra, biltegia, liburutegia, museoa, fisika kabinetea eta zuzendaritza zeuden. Lehen solairuan ikasgelak eta doikuntza gela zeuden, 75 lanposturekin. Azken solairuan matematikako bi gela eta marrazketako gela bat zeuden.

Gerraren Zibilaren ondorioz oso kaltetua amaitu zuenez, berreraiki egin zuten eta 50. hamarkada amaieran eskola handitu zuten. Proiektu horren barruan, sarrera nagusiko ataria bi horma-irudi handirekin apaindu zen, eskolaren sorrera eta ematen ziren ikasketak erakusten zituztenak. Pinturek 3,5 metroko altuera eta 7 metroko luzera dute
 

 

 

 

 

 

 


Airetik

Bideoak

Jose Mari Cruceta: Armeria, estatu mailakoa

Jose Mari Cruceta: Armeria eskolarako irakasle beharra

Jose Mari Cruceta: Grebako zigorra barkatu zutenekoa

Argazkiak

Argazki historikoak

Kanpoko argazkiak

Mapa