Armeria Eskola
- Eraikin zibila, 1914
Isasi kalea, 36 - Beste arkitekto batzuk
- Miguel Ángel Lazpita Barrenechea
Deskribapena
Eskola Armeria, Espainiako lehenngo eskola profesionala izan zen, non lanbide baten ikaskuntza teorikoak eta praktikak batera irakasten ziren. 1950 eta 1960 hamarkadaten Eibarko garapen industriala dinamizatu zuten enpresari eta langile kualifikatu gehienak trebatu ziren bertan.
1910eko urtarrilaren 24an, Eibarko Udalari, Eibarko industriak zituen lan espezializatu guztiak batuko zituen eskola bat sortzearen beharra planteatu zitzaion. Garai hartan normala zen gazteak ikastun gisa sartzea herriko tailerretan lanbidea ikasteko, eta eskolak formakuntza teorikoa eta praktikoa elkarrekin emateko helburua zuen.
Udala, eskola lortzeko finantzaketa bila hasi zen eta JOse Ramon Iriondo eta Miguel Anitua armaginak, Fermin Calbeton orduko sustapen ekonomikoko ministroari ere laguntza eskatu zieten.
1912ko ekainaren 1ean, Nemesio Astaburuaga alkate zen osoko bilkuran, Pedro Goenagak aurkeztutako mozioa onartu zuen Eibarko Udalak, "Armagintza, Marrazkigintza, Arte eta Lanbide Eskola bat ezartzea, hiriko produktuen erakusketa iraunkorra, armen museoa (Eibarko Armagintzaren Museoa) eta ustiatu gabeko fabrikazio-armen atala" eskatuz. Mozio hau aho batez onartu zen eta Eibar herri osoak gogotsu babestu zuen.
1913ko urtarrilaren 6an eraikina izango zenaren lehen harri jarri zen eta lehen ikasturteari hasiera eman zioten, Frontoi Zaharreko eskoletan. Zentroko lehen zuzendaria José Carnicero izan bazen ere, Julian Etxeberriak zen burua inaugurazioaren unean, 1914ko ekainaren 24an. Bere zuzendaritzapean, Armagintza Eskolak garapen izugarria izan zuen eta erreferente nazional bihurtu zen.
Eskola etengabe hazi zen, 1936ko bonbardaketek suntsituta utzi zuten arte. 1938an berriz ireki zen eta 1940aren amaieran handitzea planteatu bazen ere, ez zen zabalkundea 1950. hamarkadako amaiera arte burutu. Zentroa Hezkuntza Nazionaleko Ministerioari lagatzea erabaki zen, milioi bat pezetako prezio sinbolikoan, hain beharrezkoa zen zabalkuntza-lanak beraiek egiteko.
1960an zabalkundea amaitu zen eta Jose Ormaetxearen zuzendaritzapean, eskolak espezializazio berriak irakasteari ekin zion: elektrizitatea, elektronika, delineazioa, mikromekanika...
1975ean instalazioen bigarren handitze-proiektu bat planteatu zen, lehen mailako Lanbide Heziketarako eraikin berri batekin. Eraikin berria parean zegoen Isasiko komentu zaharreko orubean eraiki zen, Miguel Angel Lazpita arkitektoaren babespean.
Bigarren hezkuntzaren erreformak krisia ekarriko zion Armagintza Eskolari, sortu zenetik izan zuen helburuaren zati bat galdu baitzuen. Irakaskuntza profesionala galdu egin zen, eta unibertsitate-titulu teknikoak ugaritu egin ziren. Horrek Armagintza Eskolaren proiektuak sorreratik zituen helburuak ilundu zituen.
Gaur egun, Erdi eta Goi Mailako hainbat Ziklo eskaintzen dira.
Arkitektura
Jatorrizko eraikinak hiru solairuko oinarri angeluzuzena zuen, lorategi bati irekia. Beheko solairuan makineria tailerra, biltegia, liburutegia, museoa, fisika kabinetea eta zuzendaritza zeuden. Lehen solairuan ikasgelak eta doikuntza gela zeuden, 75 lanposturekin. Azken solairuan matematikako bi gela eta marrazketako gela bat zeuden.
Bideoak
Jose Mari Cruceta: Armeria, estatu mailakoa
Jose Mari Cruceta: Armeria eskolarako irakasle beharra
Jose Mari Cruceta: Grebako zigorra barkatu zutenekoa

