Diego de Basterra
Ikasketak: Arkitektoa
Diego de Basterra y Berastegui.(1883-1959)
Diego de Basterra y Berástegui Bilboko Alde Zaharrean jaio zen, 1883ko urriaren 29an. Gurasoak, Serafin Basterra eskultorea eta Felipa Berástegui izan ziren; Faustino de Basterra (1897-1993) arkitektoaren anaiordea zen.
1907. urtean Garamendi Fundazioko beka bat lortu zuen, eta Madrilera joan zen Arkitektura ikastera. 1911n eskuratu zuen titulua.
Bilboko Udaleko EAJko zinegotzia izan zen 1915etik 1918ra, Bizkaiko Diputazioko arkitekto izendatu zuten arte. Diputazioko arkitekto legez, 1937. urtera arte jardun zuen, eta hainbat proiektutan parte hartu: auzo-eskolak, Merkataritzako Eskola eta Institutua, Larreinetako funikularraren geltokia, Avellanedako Batzar Etxearen eraberritze-lanak… Arlo pribatuan ere jardun zuen; harenak dira Euskaldunako Dikeek eta Deustuko tailerrek eraikitako langileentzako neovasco estiloko etxe merkeen diseinuak. Azpiko irudian, Euskalduna Dikeen etxe merkeak ikusi daitezke lehenengo planoan:
Gerra garaian, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko batzorde teknikoetan parte hartu zuen. Arrazoi horrengatik, 1937an Bilbo jausi zenean, Diego de Basterra espetxeratu egin zuten dartsenan bertan zegoen Upo Mendi itsasontzi-espetxean. Zigorra murrizteko dekretuak emandako aukeraz baliatu zen, eta Portugalete Hoteleko berreraikuntza-lanetan hartu zuen parte.
1942. urtetik aurrera Eibarren jardun zuen lanean. Hona hemen bere lan esanguratsuenak:
- Ubitxa 8ko eraikin industrialaren gaineko etxebizitzak (1942)
- Urtzaile 4ko bulegoak eta etxebizitza-eraikina (1945)
- Ayra-Durex tailerraren gaineko langileentzako etxebizitzak (1948)
- 16 logelaz eta zerbitzu osagarriz (gimnasioa, liburutegia, sukalde-jantokia, eskola) osatutako bi solairu ziren.
- Barrena 4ko bulego-eraikina (1951) (Ikusi azpiko argazkian)
- Modesto Urquiolaren taillera, Txonta 18 (1952)
- San Kristobal kaleko 9-13 (1954)
1959 maiatzaren 5ean hil zen, 76 urterekin.
Eibarko eraikinak
Modesto Urquiola
TXONTA