Informazioa

Eibarko ondare historiko eta kulturala osatzen duten eraikinen webgunea duzu hau. Bertan era guztietako informazioa bildu dugu gure historiaren parte diren eraikin industrialei, erlijiosoei eta zibilei buruz: artxiboetako dokumentu historikoak, lekukotasunak, artxibo multimediak, argazki-galeriak, eta abar. Azken batean datu-base erraldoi bat da, Lekuak eta Izenak izendatu duguna.

Hau ez da bukatutako proiektu bat. Alderantziz, egitasmo baten hasiera besterik ez da, webgunea container erraldoi bat baita, etorkizunean gehitzeko asmoa daukagun material guztia bilduko duena.

Alderdi teknikoari dagokionez, datu-base erlazionatu bat da. Oinarrian eraikinen fitxak daude eta eraikin horietan makina bat elementu mota gehitzeko aukera daukagu, esate baterako, PDFak, animazioak, irudiak, bideoak, ahozko lekukotasunak, dokumentazio historikoa... Datu-base honek informazio hori guztia modu egokian jaso eta antolatzeko aukera ematen digu. Eraikin bakoitzaren fitxa geoposizionatuta egongo da, toki zehatz bati lotuta eta planon erakusteko moduarekin.

Datu-basean gordeta ditugun puntu horiek guztiak, alderdi publikoan oso modu grafikoan erakusteko modua antolatu dugu. Horretarako bi aukera ditugu. Batetik, fitxa horien zerrendak erakusten ditugu, iragazki eta bilaketa-sistema sendo batekin. Baina modurik bisualena eta gehien landu duguna plano-sistema bat da, hau da, Eibarko planoen (edo mapen) gainean, puntu horiek kokatzeko eta ikusteko aukera izango dugu.

Berritasun nagusia da plano hori ez dela bakarra eta ez dela bakarrik gaur egungoa. Eibarko gaurko itxura erakusten duen plano estandarrarekin batera, Eibarko Udal Artxiboan dauden beste 4 plano historiko ere txertatu ditugu sisteman, eta erabiltzaileak aukeratu ahalko du zein plano erabili nahi duen puntuan bisualizatzeko. Plano horietako lehenengoa 1890. urte ingurukoa da eta hurrengoak 1925, 1938 eta 1958 urteetakoak. Horrela, gaur egungo planoekin eta eraikinekin batera, Eibarko historiako puntu eta kaleak ikusteko aukera emango digu aplikazio honek. Azken batean, plano horiek Eibarko historiaren geruzak izango dira eta erabiltzaileak geruzaz geruza nabigatu ahalko du gure herriaren historian barrena. Plano horiei esker ikusi ahalko dugu zelan joan den Eibar hazten eta aldatzen azken 140 urte hauetan.

Webgune honetan aurkituko dituzun elementu edo eraikinak 3 talde handitan banatuta daude: eraikin industrialak, erlijiosoak eta zibilak.

  • Une honetan atalik zabal eta osatuena eraikin industrialena da, Mikel Aparicio arkitektoak egindako azterketa sakon baten erakusleiho dena. Testuak Eibarko Udalak euskaratu ditu. Une honetan 40 eraikinen informazioa dago, baina hurrengo hilabeteetan beste horrenbeste gehituko dira.
  • Eraikin erlijiosoen kasuan, Eibarko 7 eliza eta ermita nagusiak aukeratu ditugu eta horien informazioa txertatu dugu, informazio historikoarekin, eta Udal Artxiboko argazkiekin osatuz, eta “Eibarko ermitak” liburuko hustuketa eginez; azkenik, “Eibarko Ermitak” ikus-entzunerako jasotako lekukotasunak ere gehitu dira.
  • Eraikin zibilen kasuan, bukatzeko, Eibarko eraikin nagusiak sartu ditugu oraingoz, baina hurrengo hilabeteotan beste zenbait gehitzeko asmoa daukagu.

Kredituak

  • Proiektua bultzatu duen batzordea: Ego Ibarra
  • Ikerketa-lana eta testuak: Mikel Aparicio Azpilicueta
  • Itzulpena: Udal Itzulpen Zerbitzua
  • Documentazioa: Eibarko Udal Artxiboa
  • Argazkiak:
  • Eibarko Udal Artxiboaren funtsak (Castrillo-Ortuoste; Plazaola; Paisajes Españoles; Obra eta Hirigintza...)
  • David García Menéndez
  • Mikel Aparicio Azpilicueta
  • Partikularrek proiektu honetarako utzi dituzten argazkiak.
  • Proiektuan parte hartu duten Udal Sailak: Informatika, Hirigintza
  • Lekukoen grabazioak: Badihardugu Elkartea  (elkarrizketatuaren izena azaltzen da grabazio bakoitzean)
  • Plataformaren diseinua: Codesyntax
  • Erabilitako planoak (AME/EUA):
    • Plano de Población de la Villa de Eibar (1885). Signatura: 7810.001
    • Plano de la Villa de Eibar (1925). Signatura: 7810.012
    • Plano de Eibar. Plano de edificaciones y derribos. Laureano Uzcanga (1939). Signatura: 7810.01-02
    • Plano de ordenación del Plan General de Eibar. Hermenegildo Bracons Huguet (1959). Signatura: 7814.010