Felipe Anitua

Ikasketak: Ingeniaria

FELIPE ANITUA GISASOLA (1902-1988)

Felipe Anitua Guisasola Eibarren jaio zen, 1902ko ekainaren 6an. Haren gurasoak José Francisco Anitua eta Maria Belen Guisasola izan ziren.

Industria-ingeniaritza ikasi zuen. Unión Deportiva Eibarresako futbol jokalaria izan zen, eta nahiko ezaguna egin zen 20ko hamarkadaren amaiera aldean eta 30eko hasieran. Ramona Astigarragarekin ezkondu, eta bi seme izan zituzten.

 

Argazkia: Felipe Anitua Gisasola. Iturria: Anitua-Astigarraga familia

 

Berrogeiko hamarkadan, bulego tekniko bat zabaldu zuen Eusebio Lafuente eta Aurelio Villamorrekin batera, eta kanpotik Eibarrera lanera etortzen ziren arkitektoekin egin zuen lan. Garai hartan, Eibarren bi ingeniari industrial bakarrik zeuden eta herrian proiektatzen ziren eraikin industrial guztiek ingeniariaren sinadura eta onespena behar zutenez, Anituaren izena Eibarko taller askotako planoetan aurki daiteke. Hona hemen egindako lan batzuk:

  • Ayra Durex, Barrena 11 (1941). Castor Uriarte arkitektoarekin batera
  • Norma, Txonta (1944). Hasierako eraikinaren proiektua.
  • Forjas Ochandiano, Txonta (1946-1947). Tailerraren handitze-lana.
  • Modesto Urkiola, Txonta 15 (1952)
  • GAC,  Txonta 7-9 (1953-1957) Handitze-lanak eta bulegoak, gehienbat

gac

Feliperen anaia, Francisco Anitua, GAC enpresa eibartar ospetsuaren zuzendaria eta gerentea izan zen gerraostean, eta Felipe Anituak bertan lan egiten zuen ingeniari moduan. 50eko hamarkadan tailerrean egin ziren handitze- eta berritze-lan guztietan hartu zuen parte.

GAC tailerra Matienara joan zenean, 1972. urtean, Patxi Anitua bere semearekin eta Juan Maria Anituarekin batera, pabilioi berria eraikitzen lagundu zuen.gac

Felipe Anitua Eibarren hil zen 1988ko apirilaren 11an, 85 urterekin.

 

       Argazkia: Felipe Anitua bere semearen ezkontza egunean

                                Iturria: Anitua-Astigarraga familia

Eibarko eraikinak