José Ignacio Yeregui
Ikasketak: Ingeniaria
José Ignacio Yeregui Arana
José Ignacio Yeregui Arana aparejadore eta industria-ingeniari gipuzkoarra izan zen. Gerra osteko tailer askoren eraikuntzan eta berreraikuntzan hartu zuen parte, eta egituren gaineko kalkuluak eta hormigoi armatuzko eraikinak egiteagatik zen ezaguna.
Hari buruz dagoen lehenengo erreferentzia oholtza eta pertsianen fabrikaziora dedikatzen zen Andoaingo Ziako fabrikaren eraikuntza eta diseinua da, 1940an, Luis Tolosa aparejadorearekin batera.
Ziako fabrika, Andoain. Iturria: Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea (IOHLEE)
Ziakoko enpresaz gain, 40ko hamarkadan lan ugari egin zituen Luis Tolosa aparejadorearekin. Bien artean, Pasaiako Portuko hainbat lonja, pabiloi eta nabe eraiki zituzten: Luis Tolosak eraikinak diseinatzen zituen, eta Yereguik egiturak kalkulatzen.
1943an, gaur egun Grupo Yeregui bezala ezagutzen den Construcciones Yeregui enpresa sortu zuen. Eraikuntza-enpresak obra zibilak eta eraikin industrialak egiten zituen, eta Gipuzkoan nahiz estatuko beste leku batzuetan zehar hainbat proiektutan hartu zuen parte:
- Industrias Antuñano tailerraren erreforma-lanak (1944, Zarautz).
- Céramicas de Orio, Ignacio Mendizabal arkitektoarekin batera (1945, Orio).
- N-634 errepideko 68.8-70.6 km-ko tartea, hormigoi bibratuarekin (1948)
- Etxebizitzak bulego bihurtzeko lanak, Urbieta kalea 38, Donostia (1950)
- Energia elektrikoa garraiatzeko sarearen instalazioa, Palentzian (1955)
1952. urtean, Papelera Leizarán SA sortu zuen beste kide batzuekin batera.
Eibarren, Otaola Hiribideko DEJ tailerraren diseinuan parte hartu zuen.
Construcciones Yeregui enpresa zabaltzeko onespena (1943). Iturria: Donostiako Udal Artxiboa
Eibarko eraikinak
DEJ
OTAOLA