Jose Maria Ruiz Azpiri

Ikasketak: Arkitektoa

José María Ruiz Azpiri (1908 - ? )

José María Ruiz Azpiri Madrilen jaio zen, 1908an. Bertan egin zituen Arkitektura ikasketak eta 1936an graduatu zen.

Regiones Devastadaseko Gipuzkoako zuzendaritzan lan egin zuen.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) kide zen, eta 1950eko hamarkadan bertako diruzain-kargua izan zuen. 

Hona hemen arkitekto honek Eibarren diseinatu eta eraiki zituen eraikin batzuk:Bidebarrieta 1

  • Aurrera fundizioko lehenengo bulegoen eraikina diseinatu zuen (1942), 1946an Raimundo Alberdi y Abaunzek handitu zuena.
  • Bascaran anaien etxebizitza-tailerra, Ardantza kalean (1942). 
  • Bidebarrieta kaleko 1. etxea (1948). 
  • Domingo Guisasola SL , Arane 4 (1950)

Bascaran Hermanos

 

Eibarko eraikinak