Juan Rafael Alday
Ikasketak: Arkitektoa
Juan Rafael Alday y Lasarte (1879-1955)
Juan Rafael Alday y Lasarte 1879ko urriaren 24an jaio zen, Donostiako Ibaeta auzoko Loistarain baserrian. Gurasoek, Manuel Alday -gozodenda baten jabea- eta Antonia Lasarte, sei seme-alaba izan zituzten. Lucas Alday arkitektoaren anaia zen.
Anaiaren pausoei jarraituz, Juan Rafaelek ere Arkitektura ikasi zuen Madrilgo Arkitektura Eskolan eta 1903an graduatu zen, 23 urterekin.
Donostiara bueltatu eta buelgo bat ireki zuen anaiarekin batera, Garibay kaleko 30ean. Carmen Marticorena Arínekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten.
1905ean Donostiako Udalean hasi zen lanean, eta 1909an, orduko udal arkitekto Juan Goicoa jubilatu zenean, plaza lortu zuen; suhiltzaileen parkeko buruzagitza ere izan zuen. 1949ra arte egon zen udal arkitekto gisa lanean, hau da, berrogei urtez. Horregatik, erretiroa hartu zuenean, Donostiako Udalak Zilarrezko Domina eman zion.
Urte luzez aritu zen Donostian lanean, eta eraikin asko proiektatu eta eraiki zituen. Haren obra ezagunenen artean Kontxa pasealekuko baranda eta hondartzara jaisteko lehenengo arrapalan dauden farolen diseinua (1910) ditugu, baita Prim kaleko 22. eraikina ere (1905-1906).
EHEAOko (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala) arkitekto kolegiatua zen. Gipuzkoako Lurralde Antolamendurako Planaren proiektuan parte hartu zuen, 1943an.
Eibarren Estaziño kaleko 7. zenbakiko Acha Hermanos tailerraren handitze-lanetan aritu zen 1943an, Raimundo Alberdi y Abaunz arkitektoarekin batera.
Donostian hil zen 1955eko maiatzaren 30ean, 76 urterekin.
Eibarko eraikinak
Acha Hermanos
CENTRO BAJO