Acha Hermanos

Eraikin industriala, 1939/1943 (cat) 1900 (Juan Rafael Alday, Raimundo Alberdi Abaunz )
Estaziño 7

Deskribapena

Domingo Achak zerrategi mekaniko bat zuen Estaziño kale ostean, mende hasieratik. 1905ean obrak egin zituen etxebizitza-eraikin bat jasotzeko, oraindik ere zutik dagoena, egungo San Agustin parrokiaren ondoan. Gero beste eraikin batzuk jaso zituzten inguruan. Gaur egun higiezin honen bolumetria eta ezaugarriak ez dira batere aldatu, nahiz eta okupatzen duten enpresak beste batzuk izan, kasurako, Arlaz enpresa (Armando Lasa).

 

Airetik

Planoa

Sintesi dokumentala

Domingo Achak zerrategi mekaniko bat zuen Estaziño kale ostean, mende hasieratik. Industrialaria arotza zen eta sarritan etxeak eraikitzen ere jarduten zuen, garai hartako egiturak egurrezkoak baitziren nagusiki.

Hainbat eraikin zituen inguru hartan, hala nola etxea, zerrategia eta aroztegi mekanikoa. 1905ean obrak egin zituen etxebizitza-eraikin bat jasotzeko, oraindik ere zutik dagoena, egungo San Agustin parrokiaren ondoan [C5.22.33].

1920an, tailer bat ere eraiki zuen Estazio kaleko etxe osteko biltegian, etxabea eta lehen solairua zituena [C5.41.8].

Cipriano eta Anastasio bere semeek jarraitu zuten familia-negozioan, Acha Hermanos izenarekin. Gerraostean, 1939an, lanean hasi ziren jatorrizko tailerraren ordez hormigoi armatuzko eraikin bat jasotzeko: etxabe bat eta lehen solairu bat izango zituen, eta proiektua Raimundo Alberdirena zen [6855.52].

1943an beste solairu bat gehitu zuten, berriz ere arkitekto beraren proiektu bati jarraituz: edifizioak egurrezko egitura zuen eta hiru isuriko teilatua [6861.07].

Gaur egun higiezin honen bolumetria eta ezaugarriak ez dira batere aldatu, nahiz eta okupatzen duten enpresak beste batzuk izan, kasurako, Arlaz (Armando Lasa).

Signaturak

Mapa