Iñarra jauregia (Aldatze)

Eraikin zibila, XVI. mendea (?)
Aldatze kalea, 5

Deskribapena

Aldatzeko edo Iñarrako jauregiaren jatorria ezezaguna da. Badakigu XVII. mende aurrekoa dela, orduko jauregiaren jabea zen Juan Lopez Iñarrak berreraiki eta handitu egin baitzuen. Dokumentu batzuetan, "Dorre" bezala izendatua agertzen da. 

Oinplano laukizuzena eta lau isuriko teilatua duen eraikina da, aurrealdean Iñarratarren armarria duena.

XX. mendearen hasieran, 1914 urte aldera, Probidentziako Andra Mari ordenako mojak eraikinean bizitzen jarri ziren, bertan neskatoentzako Eibarko Probidentziako Andra Mari ikastetxea ezarriz, gaur egun ere irauten duena. 

1980ko azaroaren 29an, Espainiako Kultura Sailak monumentu historiko-artistiko izendatu zuen Iñarra-Aldatze jauregia. 

Airetik

Bideoak

Rosario Alcerreca Azconaga: Mojak Eibarren

Marina Basterra: Aldatzeko mojak Eibarren; lehenengo urteak

Juana Zugasti Bilbao: Aldatzeko mojak gerra garaian Elorriora ihesi

Argazkiak

Argazki historikoak

Kanpoko argazkiak

Mapa