Alfa Microfusion
- Eraikin industriala, 1975 / (cat) 1975 - 1984
(Miguel Ángel Lazpita Barrenechea
)
Otaola 2-4
Deskribapena
Alfaren mikrofusio-sektoreak indar handia hartu zuen 70eko hamarkadan, eta enpresak instalazioak handitzea erabaki zuen bakar-bakarrik sekzio horretara bideratzeko; hala azaltzen da 1973ko apiriliean egindako esakabidean. Eraikina funtzionala izateaz gain, jasotzen zituen prozesu modernoen adierazgarri ere izan nahi zuen. Gaur egun eraikina egoera onean dago, eta bere horretan mantentzen ditu ezaugarri bereizgarrienak. 2004az geroztik “Mim-Tech Alfa” enpresa da instalazioak darabiltzana; oso teknologia moderno eta berritzaileak erabiltzen ditu hauts metaliko edo zeramikoen injekzioetan. Eraikinak balio arkitektoniko handia du.
Bideoak
Niceto Marcano: Alfa: mikrofusioa zer den
Miguel Ángel Lazpita: ALFAko Mikrofusioaren arkitektoa
Miguel Ángel Lazpita: ALFAko Mikrofusioa, maitasun handiarekin diseinatua
Argazkiak
Sintesi dokumentala
Alfaren mikrofusio-sektoreak indar handia hartu zuen 70eko hamarkadan, eta enpresak instalazioak handitzea erabaki zuen bakar-bakarrik sekzio horretara bideratzeko [6997.01].
Hala azaltzen du Juan Mugica Arresek, Alfako gerenteak, 1973ko apirilean eraikina jasotzeko aurretiazko lanak eskatzeko egindako instantzian. Enpresak 15.200 m2-ko lursail handi bat zuen Barrenengua eta Otaola kaleen artean, eta aurreikusita zuen lursail hori bi orubetan banatuz instalazioak handitzea eraikuntza-fase bitan egiteko, baina azkenean lehen orubea bakarrik egin zen.
Prozesu guztian zehar Miguel Angel Lazpita Barrenechea arkitektoa izan zen zuzendaria, bai lursailean aurretik egin beharreko lanetan, bai proiektua gauzatzean.
Lehen faseko lursailak forma luzeskako 6.618 m2-ko azalera zuen eta Lambrettaren parean zegoean, Albizuriren lursailekin mugan. Aurretiazko lanetan Kamiñokua baserria bota zen, eta lursaila berdindu.
1973ko ekainerako, arkitektoak landuta zeuzkan proiektuaren gidalerro nagusiak; eraikina funtzionala izateaz gain, jasotzen zituen prozesu modernoen adierazgarri ere izango zen.
Proiektua hiru eraikinetan banatu zuen:
-
A eraikina: orubearen izkinan dagoena: Ermutik Eibarrerako bidean ikusten den eraikina. Horregatik, ahalegin berezia egin zen irudiaren estetikan. Halaber, duen eranskin formagatik, erabaki zen bulegoetarako erabiltzea, eta ez ekoizpen-prozesuetarako.
-
B eraikina: fabrikaren zerbitzu higieniko eta sanitarioak bakarrik ditu; lantegi ostean dago eta hiru solairu ditu.
-
C eraikina: lantegia da; beheko solairua eta lehen solairua ditu, eta zerra-hortz formako estalki metaliko batez dago koroatua.
Garai berean, Albizuri y Ciaren aldameneko eraikina egiten ari ziren, Jesús M. Tanco Aldanondo arkitektoak proiektatua eta zuzendua. Horregatik, 1973ko abenduan, Tanco eta Lazpita arkitektoek batera aurkeztu zuten bi lantegien fatxada nagusiaren diseinua, ohikoa ez zen elkarlana, izan ere.
Eraikinak zorrotz jarraitu zion proiektuari, Lazpitaren diseinu zehatza errespetatuz. Diseinuak balio arkitektoniko handia du.
Gaur egun eraikina egoera onean dago, eta bere horretan mantentzen ditu ezaugarri bereizgarrienak. 2004az geroztik Mim-Tech Alfa enpresa da instalazioak darabiltzana; oso teknologia moderno eta berritzaileak erabiltzen ditu hauts metaliko edo zeramikoen injekzioetan.
Kasu honetan, eraikina bereizi egiten da nabarmen ikerketagai diren beste eraikinetatik, bai estetika, garai eta eraikuntza-teknologiagatik.
Hala ere, mantendu egiten da Eibarko industriaren berezitasuna, irudi kontenporaneo bat bilatzen delako Alfa mikrofusioa sekzioak ordezkatzen zituen ekoizpen-prozesu puntakoak irudikatzeko, eta jarrera berritzaile bat hartzen delako, Eibarko industriak historian zehar egin zuen bezala.
Signaturak
- 1973 - 6982.01