Pabellón Alfonso XIII zinema
Deskribapena
1909an eraiki zen Alfontso XIII.aren Pabiloia, Isidoro Gaztañaga eta Manuel Cortaberriarentzat. Behin-behineko eraikin bat zen, bertan zinematografoa jartzeko eta pantaila Toribio Etxeberria kalearen aldeko paretan kokatuta zegoen.
"Poxpolo kajia" deitzen zioten adreiluz eta egurrez egindako eraikin honi eta eserlekuak, eszenatokiaren oinean hasten ziren eserleku luzeak ziren. Musika sortzeko aparatu mekanikoak, sigi-sagaz egindako paperezko zinta bat eta bonbo bat zuen.
Zinema orduan mutua zenez, Nicanor de la Fuente "Txarlatana" zen hitz-emailea eta narratzailea. Txarteldegian, Asuncion Kortaberria eta Juan Lanas egoten ziren eta karamelu-saltzailea "Hirutxiki" zen. Zinemarako sarrerak garaiko hamar zentimo edo txakur haundi bat balio zuen. Larunbat batzuetan, Ermutik "Txaleko" izeneko piano-jolea hurbiltzen zen eta filmei musika berak jartzen zien.
1914an berritu bazuten ere, 129ko ekainaren 18an su hartu zuen eta ez zuten zinema berriz berreraiki. Haren lekuan, gaur egun ere tente dauden, Manuel Cortaberriarentzat izango ziren etxeak eraiki ziren 1931an.
Bideoak
Luciana Larreategui: "Pabellón" zineman bankuak, aulkiak eta anfiteatroa
Faustina Lopez: Zineak Eibarren: Pabellón Alfonso XIII; Untzaga; Kruzeta
Bartolo Arriola: Zinemak Eibarren: Kruzeta eta Pabellón Alfonso XIII
