Arrateko Amaren santutegia

Eraikin erlijiosoa, 1442
Arrate balle, 1

Deskribapena

Kondairak dio Ama Birjina artzain bati agertu zitzaiola, eta Ama Birjinak tenplu bat eraiki nahi zuela leku horretan; Ama Birjinak gauero eramaten zituela haraino harriak Azitaindik. Diotenez, Ama Birjina hiru pausotan igo zen Azitaindik, eta bere muinotik itsasgizonak babesten ditu. Horren erakusgarri da sabaitik zintzilik dagoen itsasontzi baten erreplika (herri kondairaren arabera, eibartar guztiak bertatik datoz).

Agiriek diotenez 1498. urtean bazegoen eliza bat gaur egun santutegia dagoen lekuan. Hala ere, gaur egun ezagutzen duguna XVII. mendearen hasierakoa da.

Barruan, Sortze Garbikoaren irudia aurkitzen da. Aldare nagusia kripta bat da eta bertan aurkitzen da Arrateko Ama, semea besoetan duela. Kriptaren gainean, adreiluzko zorua duen Jesukristoren kapera dago. XVIII. mendearen erdialdean lapurreta bat jasan zuen arren, oraindik erlikia batzuk mantentzen ditu.

1584. urtean, Andres de Otaolak Arrateko Amabirjinari koroa eder bat eman zion; eskaintza egin zuenaren izena eta eskaintza egin zeneko eguna idatzita dauzkan koroa.

Sarreran, ur-bedeinkatuaren ontzia du, gotikoa, antzinako elizaren lekuko. Garai haietan, elizaren ondoan, Santiago bidea egiten zutenei ostatu emateko lekua zegoen. Frontoia ere badu elizari atxikituta eta honen alboan, seroraren etxea. 

1667ko maiatzaren 15ean herriko kontzejuak egindako bilkuran, Alkateak edo Endoreak hauxe jakinarazi zuen: Eibarko Frai Jose de Echebarriak, Arrateko organoa egingo zuela, eta bere eskulanaz gain, organoa egiteko behar zen materiala jartzeko prest zegoela. Alkateak esan zuen obra hura egiteko 200 dukat behar zirela eta herriko jendearen artean batu behar zela diru hura. Hala egitea erabaki zen eta herri guztiak hartu zuen parte organoa egiterakoan, baita herriko kontzejuak ere. 1674. urtean Pedro Lopez de Iñarrak kantorala eskaini zion Arrateko santutegiari. 1709. urtean, dorreko kanpai txikia egin zen han azaltzen den testuak Sancta Maria de Arrate ora pronobis 1709 dio. Arrateko kanpai nagusian Nuestra Señora de Arrate ora pronobis 1731 dago idatzita.

1904. urtean, Ignacio Zuloaga pintoreak lau pintura eskaini zizkion Amabirjinari, otoitz egiten dauden erromesen irudiekin. 2004. urtean aldare nagusia zaharberritu zen eta 2007an, santutegiaren inguruak hobetu ziren. 

1563. urtean, Pio IV. Aita Santuak brebea luzatu zuen, Eibarko herriari baimena ematen Arrateko Amaren jaia irailaren 8an egiteko. Ordurarte, Arrate eguna abenduaren 8an izaten zen baina neguko hotza eta elurteak egun hartan otoitz egitera joaten zirenendako oztopo handia zirela-eta Aita Santuak eguna aldatu zuen.

Urtero egitarau zabal batekin ospatzen dira Arrateko jaiak. 

Arrateko amari abesten zaion ereserkia:

"Arrateko Ama, gure zaindari onena, 

gure herri dana hartu eta zaindu Ama; 

Zure semeak eskerrak iritsi dagiguz

danok zerura juan gaitezen, Ama, egizu"

Airetik

Planoa

Bideoak

Salvador Marzana: Arrateko Amak eibartarrentzat duen garrantzia

Maritxu Olarra: Arrateko abade-etxea barrutik

Salvador Marzana: 1936ko irailean Arrateko ama Eibarrera jaitsi zuten

Argazkiak

Argazki historikoak

Barruko argazkiak

Kanpoko argazkiak

Mapa