B.O.J. (Barrenetxea, Olañeta eta Juaristi)

Eraikin industriala, 1939 / (cat) 1940 (Raimundo Alberdi Abaunz )
Matsaria 21

Deskribapena

Enpresaren sorreran Manuel Barrenecheak, Bernardo Olañetak eta Vicente Juaristik parte hartu zuten. Jardiñetan hasi ziren eta gerra ostean Matxarian eraiki zuten tailerra. 1932an, palanka bikoitzeko izeneko kortxo-kentzekoa egiten hasi ziren; pieza hori enblematikoa izan zen BOJen historian. Gaur egun Santiago Olañetaren zuzendaritzapean jarraitzen du era guztietako tresnak ekoizten.

Airetik

Planoa

Argazkiak

Argazki historikoak

Barruko argazkiak

Kanpoko argazkiak

Informazio gehiago

BOJ, industria-eraikin nabarmena izateaz gain, badu beste bereizgarri bat: eraiki zuen enpresa berak jarraitzen du lanean hasierako leku berean.

BOJ 1905ean sortu zen, 3 langile hauek batzean: Manuel Barrenetxea (damaskinatzailea), Bernardo Olañeta (txantiloigilea) eta Vicente Juaristi (komertziala). Hasieran, Jardiñetako lokal batean jardun zuten; gerra ostean, hazi egingo zela aurreikusita, Matxarian lursail batzuk erostea erabaki eta tailer berri bat eraiki zuten, Raimundo Alberdi arkitektoaren proiektuaren arabera eta haren gidaritzapean.

Arkitekto horrek Eibarren eraiki eta diseinatutako beste tailer batzuen ezaugarri antzekoak ditu edifizioak, MoMO arkitekturaren (Mugimendu Modernoa) printzipioei jarraitzen baitie. Nabarmendu behar da kantoi kurboaren tratamendua bao bertikal jarraituaren bidez egina dagoela, eraikinaren sarreran eskailera helikoidal zoragarria bistan lagata. Gauza agerikoa da zati horretan ahalegin handia egin dela eraikinari adierazgarritasun berezia emateko, enpresak berak erakutsi nahi zuen modernotasunaren seinale.

Eraikina egokitzen joan da ekoizpen-beharrei hainbat aldaketa eta zabaltze-lan eginez hiru belaunalditan zehar. Gaur egun, Santiago Olañetaren (Bernardoren biloba) zuzendaritzapean, jarraitzen dute produktu enblematikoak ekoizten, esaterako, palanka bikoitzeko kortxo-ateratzekoak, baina erronka berriak alde batera utzi gabe.

Laburbilduz, lantegia eraiki zuen enpresa berak jarraitzen du bertan lanean; bakarrenetarikoa dugu Eibarren.


Sintesi dokumentala

Mapa