Coliseo antzokia

Eraikin zibila, 1949
Merkatu kalea, 2

Deskribapena

Coliseoaren proiektua 1947an gauzatu eta 1948-1949 urteen bitartean eraiki zen. Arkitektoa Victor Eusa Razquin iruindarra izan zen, besteak beste Donostiako Kursaalaren (1921-22), Hondarribiako eskola-udalekuen (1933) edota Hernaniko San Antonio Paradorearen (1938) egilea. 

Coliseoak garrantzi historiko eta artistiko handia du, garai hartako hiri-multzoaren barruan kokatuta dagoelako, Errebal kalean hain zuzen ere.  Gerrako bonbardeketen ondorioz ia dena suntsituta geratu zen eta 1940an "Regiones Devastadas"-eko zuzendaritzak zonaldea berreraikitzeko proiektua onartu zuen. Proiektuan, honako mugarri arkitektoniko hauek nabarmentzen dira:

  • Estilo neoerregionalistan eraikitako etxebizitza-blokeen multzoa. 
  • Merkatu plaza, alondegia eta suhiltzaileen kuartela (1945).
  • "El Casco" enpresarena den etxebizitzaren eraikina (1945) eta Maria Angela kaleko estilo arrazionalistako etxebizitza-multzoak, Dominguez Elosegi eta Ponte Picavea arkitektoek diseinatuak.

Herriaren erdigunea suntsituta geratu arren, Coliseoa, eibartarren espiritu ekintzailearen sinboloa da, hain zuzen ere, gerrako errautsetatik suspertu eta ekonomiaren eta industriaren goreneko garaia aprobetxatu zuen adierazgarri garbia. 

1987an ateak itxi zituen eta urte askoan itxita egon zenez, bere egoera oso txarra zen. Eraikina botatzeko proiektu bat egon zen, baina eibartarrak guztiz kontra agertu ziren. Azkenean Udalak erosi eta Martin Herrera arkitektoak zuzendutako birgaitze lanak hasi zituzten. 2007ko martxoaren 23an zabaldu zituen atean berriz ere.

Airetik

Planoa

Bideoak

Enrique Franco Albizuri: Igande gauetan zinera

Miren Begoña Arriaga Leniz: Mercedes Kareagaren "Día del seminarista Eibarrés"

Argazkiak

Barruko argazkiak

Kanpoko argazkiak

Mapa