DEJ

Eraikin industriala, 1965 / (cat) 1985 (José Ignacio Yeregui )
Otaola 32

Deskribapena

Fabrika hau Industrias DEJ enpresak eraiki zuen Otaola hiribidean; lantegia sortu zuten hiru lankideen izenetatik datorren sigla da:Danel Zenarruzabeitia, Enrique Franco eta Javier Sologaiztua. 1965ean aurreneko tailerraren eraikuntza hasi zen, Yeregui ingeniariaren kargu. 1979an beste handitze-lan bat egin zen, Alfredo Bizcarondo ingeniararen proiektuan oinarrituta, eta zati batean ibai gainean kokatuta. Gaur egun Lidl supermerkatua dago bertan.

Airetik

Planoa

Bideoak

Danel Zenarruzabeitia: Industrias Dej asko handitu zen

Enrique Franco: Lehen DEJ tailerra 12 m²-tan

Enrique Franco: Lau lagunen arteko tailer bat

Argazkiak

Kanpoko argazkiak

Sintesi dokumentala

Fabrika hau Industrias DEJ enpresak eraiki zuen Otaola hiribidean; lantegia sortu zuten hiru lankideen izenetatik datorren sigla da:Danel Zenarruzabeitia, Enrique Franco eta Javier Sologaiztua.

1949 edo 1950 inguruan hasi ziren lanean Txaltxazelaiko lokal txiki batean, 12 m2 ingurukoa. Jarduera trokelen fabrikazioan oinarritzen zen.

Geroago, Barrena 32 zk.ko lokal batzuetara [B-05] joan ziren, eta ekoizpenaren azalera, gutxi gorabehera, 300 m2-ra handitu zuten. 1964ko industria-matrikularen arabera, Industrias DEJek bi jarduerengatik kotizatzen zuen % 50ean: soldadura elektrikoa eta makinaria-fabrikazioa, 63,25 C.V-ko potentziarekin.

Enpresak hazten jarraitu zuen, eta lokal horietan leku nahikorik ez zegoela-eta, lursail bat erosi zuten Otaolan, lantegi berri bat eraikitzeko. Lehenik eta behin, eraikuntza-aukerak kontsultatu zituzten, eta, 1965eko uztailean, Danel Zenarruzabeitiak eskabide formala aurkeztu uzen, José Ignacio Yeregui industria-ingeniariaren proiektuarekin batera, obra-baimena eskuratzeko 6922.05.

Proiektuak fabrikaren beheko solairu handi bat eraikitzea aurreikusten zuen, ibaia zati batean estaltzen zuena; eraikinaren aurrealdean, berriz, bi solairutan banatutako gune administratiboak zeuden.

Baimena lortu eta eraikitzen hasi ondoren, terrenoaren aukerak ikusita, erdisotoko solairu bat gehitzea eskatu zuten; obra horiek ere 1966ko ekainean baimendu ziren 6928.13.

Fabrika eraiki eta martxan hasi ondoren, enpresa beste erritmo baten hazten hasi zen. Industrias DEJ sozietate anonimo gisa eratu zen, eta 1967an erregistratu zen lehen aldiz Merkataritza Erregistroan.

1973ko maiatzean, Danel Zenarruzabeitiak, eraikinaren jabeen izenean, eskabidea egin zuen sotoko solairua tailerrekoarekin lotuko zuen karga-jasogailu bat jartzeko, hasiera batean ez baitzuten instalatu. Horretarako, Eduardo Artamendi arkitektoa kontratatu zuen, eta haren proiektuak bolumen hori kanpoaldera gehitzea aurreikusten zuen 6980.07.

Instalazio horiek, ordea, txiki geratu ziren berriro, eta, horregatik, lantegia mendebalderantz zabaltzea pentsatu zuten. Horretarako, beharrezkoa zen orube horretan zegoen ariel etxea eraistea, eta ibai-zati gehiago estaltzea; beraz, bi proiektu independente aurkeztu behar zituzten.

Estaltzeko eskaera Enrique Francok egin zuen 1975eko abuztuan. Egungo estalduraren eta Amañara sartzeko zubiaren arteko zatia hartzen zuen. Horretarako, Alfredo Bizcarrondo Gorosabel bide-ingeniariaren zerbitzuak kontratatu zituzten, eta hark diseinatu zuen estaldura, ubidea bi baotan banatzen zuen ohiko sekzio tipoari jarraituz 6993.02.

Aldi berean, 1975eko urrian ariel etxea eraistea eskatu zuten, Javier Sáez Carrilen proiektuan oinarritua eta haren zuzendaritzari jarraituz 6993.01.

Aurreko lan horiek egin ondoren, DEJ sortu zuten hiru bazkideek 1979ko lantegia handitzeko eskaera aurkeztu zuten 1979ko uztailean, eta Alfredo Bizcarrondo bide ingeniariak 7034.03 egin zuen proiektua.

Oraingo instalazioak luzatzean zetzan, bai beheko solairuko nabea eta baita bulegoak ere. Nabea, zati batean, ibaiaren gainean kokatzen zen, horregatik ingeniariak pentsatu zuen habe indartsu batzuk jartzea estalkian, eta zutabe sendo batzuk sostengu gisa. Industriaren aldeak altuera handia zeukan, eta zubi-garabiak instalatzeko aukera ematen zuen.

Enpresak emaitza onak lortu zituen, eta Frantziara eta Mexikora esportatu zuen, baina krisialdiak ere izan zituen, industriaren gainerako sektoreetan bezala.

Teknia Taldeari saldu zioten enpresa 1990. urtearen inguruan, eta Teknia Estampación DEJ izenarekin jardun zuen hemen, forja-lanean, estanpaketan, enbutizioan, trokelaketan, eta ebaketan.

Gaur egun LIDL supermerkatua dago bertan.

Signaturak

Mapa