Edificio industrial en Gisastubide 1 y 3
- Eraikin industriala, 1948
(Raimundo Alberdi Abaunz
)
Gisastubide 1-3
Deskribapena
Leku honetan tailer bat egon zen Martin Errasti y Cía enpresa kontratistak eraikia 1918an. 1948an El Cascoren eskuetara pasatu zen eta enpresa horrek bultzatu zuen eraikinaren erreforma. Hainbat tailer egon ziren, eskailera eta karga-jasogailu batez lotuak. Beste adibide batzuk baino xumeagoa izan eta egoera txarrean egon arren, irudi erakargarria eskaintzen du, eta alakaren kurbadura zorrotzak eraikuntzaren irudi ikoniko bat ematen du.
Argazkiak
Sintesi dokumentala
Leku honetan tailer bat egon zen Martin Errasti y Cía enpresa kontratistak eraikia 1918an. Egurrezko egitura zuen eraikuntza txiki bat zen; beheko solairua eta oin-solairu bat zituen, eta Gisastu baserrirako bide ondoan zegoen C5.32.31.
1925ean eranskin txiki bat eraiki zen biltegi moduan erabiltzeko, tailerraren eta bidearen arteko espazioan, forma trapezoidala zuena eta solairu bakarrekoa. Eraikuntza atzera ere Martin Errasti y Cía kontratistek egin zuten, eta eraikinean "Languille Alkartuak" izeneko tailerra egon zen C5.34.41.
Geroago, bi handitze-lan egin ziren jatorrizko tailerrari atxikiak, eraikina bidean gora luzatuz. Ez dira aurkitu obrak deskribatzen dituzten espedienteak, baina oso argi antzematen dira argazki zaharretan.
Lehenengoa egurrezko eranskin bat izan zen tailerra 5 m-tan handitzen zuena, eta etxabea eta bi oin-solairu zituen. Obra-espedienterik ez egon arren, haren itxurak adierazten digu gerra zibilaren aurretik eraiki zela.
Bigarren handitze-lana, aldiz, nahiz eta dokumentaziorik ez aurkitu, seguru asko gerra ostean eraiki zen, haren ezaugarriek garai hartako ohiko tipologiari dagozkio-eta: hormigoi armatuzko egitura, fatxada laua bao handiekin, eta teilatuan estalki laua hegalekin. 3 oin-solairu zituen, etxaberik gabe, bidearen pendizeagatik, hura desagertu egiten baitzen.
Tailerra Olave Solozabal y Cía (El Casco) enpresak eskuratu zuen, eurentzat lan egiten zuten industrialariei lokalak laga edo alokatuz. Jabe horiek bultzatu zuten eraikinaren erreforma 1948an, egurrezko zatiak hormigoi armatuzko eraikuntza batez ordeztuz 6867.48.
Egurrezko zatiak eraitsi eta harlangaitzezko euste-hormak aprobetxatuz, eraikin berri bat egin zen, bota ez zen hormigoi armatuzko zatiari atxikia.
Obraren egitasmoa eta zuzendaritza Raimundo Alberdirena izan zen; diseinatu zuen tailerrak jatorrizko tailerraren perimetro bera okupatzen zuen, eta eskailera-kaxa eta karga-jasogailua 1925eko biltegi erantsiari zegokion lekuan bolumen erantsi bat bezala jarri zituen.
Hala ere, eraikuntza-prozesuan zehar aldatu egin zen hasierako proiektua. Kanpoko perimetroa bideraino eraman zen, eta kaletik gehien ikusten zen izkina txaflan kurbo bihurtu zen, arkitektoak egin ohi zuen legez.
Obraren ondorioz, eraikinak, etxabea eta lau solairu zituena, bateratu egiten zuen lehendik zegoen zatia obra berriarekin; bertan hainbat tailer zeuden solairuetan, eskailera eta karga-jasogailu batez lotuak.
Ordudanik, tailerrak ez du aldaketarik izan. Gaur egun erdi abandonatuta dago, nahiz eta badiren enpresa batzuk zenbait lokaletan.
Fitxa teknikoa
Estiloa
Kanpoaldetik eraikina bloke bakar bat bezala irakurtzen da, baina eraikuntza-bilakaera baten emaitza da eta bi fase bereiz daitezke.
1948an, Raimundo Alberdiren egitasmoak erreferentziatzat hartzen du lehendik zegoen hormigoi armatuzko zatia eta haren eraikuntza luzatzen du. Jatorrizko diseinuaren aldean, askoz ere interesgarriagoa izan zen azkenean eraiki zena.
Handitu egiten da tailerraren inguratzailea eta partzelaren mugaraino eramaten da, bideari atxikia geratuz. Izkinan, arkitektoak alaka kurboa sartzen du, ohikoa Alberdiren proiektuetan, baina kasu honetan tolesa oso nabarmena da.
Konposizioaren aldetik, ez dauka elementu aipagarririk, nahiz eta handitzean egin zen fatxadak askoz erritmo erregularragoa duen lehendik zegoenak baino.
Alderdirik nabarmenena da egurrezko leihoen tratamendua txaflanean: simetria-ardatz bati erantzun beharrean, badirudi fatxadaren gainerako leihateen neurriei jarraituz izan direla tolestuak.
Singularidades
Beste adibide batzuk baino xumeagoa izan eta egoera txarrean egon arren, irudi erakargarria eskaintzen du. Disimulatu egiten da bi fasetan eraiki izana, eta alakaren kurbadura zorrotzak eraikuntzaren irudi ikoniko bat ematen du.
Fatxadaren toles hori Cadenas Iris fabrikako ibilgailuen sarrerari begira zegoen [IP-01]; garai batean, jardun beteko urteetan, bi tailerren ikuspegi bisuala ikusgarria izango zen.
- Neurriak:
- 1545/503
- Tipologia:
- Alokairuko tailerrak
- Tamaina:
- Ertaina
- Bilakaera:
- Handitzeak
- Topografia:
- Aldapa gogorra
- Errekarekiko harremana:
- Sin afección
- Numero de plantas piso:
- 5
- Numero de plantas sotano:
- 0
- Egitura:
- Hormigón armado,
- Estalkia edo teilatua:
- Ur-estalkia,
- Arotzeria:
- Celosía metálica,
- Plangintzaren eragina:
- Sin afección
- Erabilera maila:
- Ez da asko erabiltzen