San Lorentzo, Urkidi

Eraikin erlijiosoa, 1610

Deskribapena

Urkidiko San Lorentzo ermita Otaola auzoan kokatuta zegoen, Elgetarako bide zaharraren ondoan. Gaur egun A-8ko autobidea igarotzen da bertatik. Takillanguako dorretxearen eta haren kurutzearen ondoan (gaur egun metro batzuk mugituta) eta Urki Kurutzekua, Urki Guena eta Urki Barrena Txantxingua baserrietatik gertu zegoen.

12x6 metroko ermita txiki bat izan zen. Serora-etxe bat eta lur batzuk zituen atxikita. Maria de Mallearen testamentu-ordenaren arabera eraiki zen 1610ean, serora-etxearekin eta baratzearekin batera.

Gutxienez 1862ra arte iraun zuen bere kultuak, baina Gerra Zibila hasi baino lehenago utzita zegoen. 

Eibartarrak, San Gregorio egunez bertara igotzen ziren erregutzera eta San Lorentzo egunean erromeria egiten zen. 

Bideoak

Faustina Lopez: Urki ingurua nolakoa zen

Julian Echeverría: Urkin autopista eraikitzeko eraitsitako San Lorentzo ermita eta baserriak;

Julian Echeverria: Urki ingurua eta San Lorenzo ermita

Mapa