Francisco Arana

Eraikin industriala, (cat) 1943 (Raimundo Alberdi Abaunz )
Ubitxa 8

Deskribapena

1938ko abuztuan, Ramon Guisasolak tailer mekaniko bat eraiki zuen Elgetako errepidearen lehen bihurgunean, Raimundo Alberdiren proiektu batean oinarritua. 1942an handitu egin zen, eta 4 solairu gehitu zitzaizkion. Instalazio horietan egon zen Franciso Aranaren torlojugintzako tailerra. Industria aldea erabilerarik gabe dago aspalditik, bai eta etxebizitza gehineak. Ordenamenduz kanpo dago eta botatzea aurreikusten da.

Airetik

Planoa

Sintesi dokumentala

1938ko abuztuan, Ramon Guisasolak tailer mekaniko bat eraiki zuen Elgetako errepidearen lehen bihurgunearen ondoan, non beste instalazio industrial batzuk ere bazituen.

Raimundo Alberdi arkitektoak proiektatua, hasiera batean, hormigoi armatuzko tailer bat zen, solairu bakarrekoa, "L" formako ekoizpen-espazio gardena zuena, eta atzealdean komunak zituena 6854.41.

Aurreneko tailer hori handitu egin zen 1942an, Eusebio Arriolaren ekimenez, une hartan tailerraren jabea zena eta Urki baserrian helbideratuta zegoena. Diego de Basterraren proiektuari jarraituz, 4 solairu gehiago eraiki ziren, lehenengoa tailerrerako, eta gainerako hirurak etxebizitzetarako:bi etxebizitza bigarren solairuan eta hiru etxebizitza solairuko 3. eta 4. solairuetan 6860.38.

Instalazio horietan garatu zuen bere jarduna Francisco Aranaren torlojugintza tailerrak. 1964ko abenduan eskatu zuen tailerrari atxikita zeukan txatar-biltegi txiki bat bere horretan lagatzeko baimena, baina udal arkitektoak elementu eraisteko eskatu zuen, bide publikoa hartzen ari zelako. Hala ere, Sustapen eta Obra Batzordeko zinegotziek argudiatzen zuten itxitura horrek txatarrak ez sakabanatzen laguntzen zuela, eta prekarioan mantentzea eskatu zuten 6920.10.

Industria aldea erabilerarik gabe dago aspalditik, baita etxebizitza gehienak ere.

Antolamenduz kanpo dago eta botatzea aurreikusita dago, nagusiki, oztopo delako Unberako kirol-instalazioetara joateko bidea zabaltzeko.

Signaturak

Mapa