Gaspar Arizaga

Eraikin industriala, 1946 (Raimundo Alberdi Abaunz )
Estaziño 18

Deskribapena

Gaspar Arizaga ibilbide luzeko armagin bat zen, eta 1946an tailerra eraiki zuen Estaziño kalean; armagintzaren sektorean jardun zuen, harik eta 1982an itxi arte. Industria eta etxebizitza eraikin berean batzea Eibarko industria-ondarearen bereizgarrietako bat da, eta kasu honetan eraikinaren eta izkinaren konposizioa nabarmendu behar da. Esan daiteke Eraikin hau Eibarko industria-ondarearen adierazgarri nabarmenentako bat dela.

Airetik

Planoa

Argazkiak

Argazki historikoak

Barruko argazkiak

Kanpoko argazkiak

Informazio gehiago

Eibarko industria-ondarearen ezaugarriak dituen eraikina da.

Gaspar Arizaga tailerra Eibarko enpresa tipiko bat zen, eskopetak egitera dedikatzen zena. Industria eta etxebizitza eraikin berean batzea Eibarko industria-ondarearen bereizgarrietako bat da.

Nabarmendu egin behar da xehetasun handiko diseinua dela, Raimundo Alberdi arkitektoak egina. Eraikinak zorrotz erantzuten dio haren proiektuari. Arkitektoa eraikina nabarmentzen ahalegindu zen, haren izkinaren konposizioaren tratamenduaren bidez: bisibilitate gehien duen lekua izanik, izkina hori fatxada bihurtzea lortzen du kurbaduraren bidez, altuera handiago emanda eta atea izkinan kokatuta.

Konposizio-baliabide horiek Eibarko beste industria-eraikin batzuetan ere errepikatzen dira, guztiak ere Mugimendu Modernoaren arkitekturaren printzipioen eraginpeko estiloan eraikiak; etxebizitzen arkitektura-estiloa tradizioak mugatuta egon arren, eta Erregimeneko arkitektura instituzionala klasizista izan arren, arkitektura industriala libreagoa eta abangoardistagoa izan zen, enpresen aurrerapena eta modernitatearen ezaugarriekin bat.

Horregatik guztiagatik, esan dezakegu eraikin hau dela Eibarko industria-ondarearen adierazgarri nabarmenetako bat, eta hala baloratu behar dela.


Sintesi dokumentala

None

Signaturak

Mapa