Gumersindo Dorado

Eraikin industriala, 1944. (cat.) 1952 (Raimundo Alberdi Abaunz )
Iparragirre 6

Deskribapena

Gumersindo Dorado Riego burdingintzako artikulu txikiak egiten zituen industrialariak 1944an eraikin berri bat egin zuen etxebizitza eta tailer moduan erabiltzeko, Iparragirreko igoeran, Raimundo Alberdiren proiektuan oinarrituz.

Airetik

Planoa

Argazkiak

Kanpoko argazkiak

Sintesi dokumentala

Gumersindo Dorado Riego industrialariak burdingintzako artikulu txikiak egin zituen: lata-irekitzekoak, kisketak, bisagrak, tximeletak.…

Matrikula industrialen arabera, tailer mekaniko txiki bat zuen Ibarkurutzen; 1944an eraikin berri bat egin zuen etxebizitza eta tailer moduan erabiltzeko, Iparragirreko igoeran, Raimundo Alberdiren proiektuan oinarrituz 6862.55.

Mendi-magalaren erdialdean eraikitako eraikina zen, eta tailerrerako beheko solairua eta jabearen etxebizitzarako bi solairuak uztartzen zituen. Bidea baino atzerago kokatu zen, seguru asko lur-mugimendu gutxiago egiteko.

Horrek aukera eman zuen zati horretan industria zabaltzeko, eta, hala, 1951n obrak egin ziren Damián Lizaurren proiektu batean oinarrituz 6872.23, Gumersindo Doradok aurkeztutako eskabidean ikus daitekeenez.

Bidearen mugara lerrokatuta, tailer berri bat eraiki zen etxabea eta solairu bat zituena, harlangaitzezko zokalo batekin, hala, kota-aldeak eta lursailaren pendiz handia gaindituz. Tailerra jatorrizko eraikinaren aurrean zegoen, eta hara sartzeko tailerraren albo batean egokitutako eskailera bat erabiltzen zen .

Eraikitzeko prozesuan zehar, 1952ko otsailean, tailerraren gainean beste solairu bat gehitzeko eskabidea egin zuten, baina azkenean solairuaren zati bat bakarrik egin zen 6874.25.

Nolanahi ere, instalazio horiek ez ziren behar adinakoak enpresa garatzeko. Horrela islatu zuen Gumersindo Dorado Riegok 1964ko abenduko bere eskabidean, tailerra zabaltzeko aukeraz kontsulta egin zuenean 6916.05.

Handitze-lana eraikineko oinarriaren zokaloa hustean zetzan, eraikinaren azpian industria-azalera gehitzeko. Nahiz eta Udalak obrak egiteko baimena eman —betiere teknikari eskudun batek sinatutako proiektu bat aurkeztuta—, azkenean ez ziren egin.

Ez da obra gehiagorik egin 50eko hamarkada erdialdetik hona.

Eraikina nahiko egoera onargarrian dago, baina ez da asko erabiltzen.

Signaturak

Mapa