Hermanos Crucelegui S.A.

Eraikin industriala, 1930 (Urbano de Manchobas )
Ibargain 6

Deskribapena

Tailerra 1930ean eraiki zuten, Matxarian bertan zegoen Ibargain baserriaren ondoan. Eibarko lehen tailerretako bat da hormigoi armatuz egindakoa. Horri gehitzen badiogu gaur egun nahiko egoera onean dagoela, jatorrizko kanpoko bolumetriari eusten diola, baita fatxaden konposizioari eta egurrezko gillotina-leihoei ere, esan dezakegu Eibarko armagintzaren industria-arkitektura eredurik garrantzitsuenetako baten aurrean gaudela.

Airetik

Planoa

Sintesi dokumentala

Jose eta Luis Crucelegui armagintzan lan egiten zuten bi anaia ziren, Estaziño kalean finkatuak.

Geroago, Luisen semeek Crucelegui Hermanos enpresa sortu zuten, eta haiek eraiki zuten tailerra 1930ean, bertan zegoen Ibargain baserrriaren ondoan.

Obraren egitasmoa eta zuzendaritza Urbano de Manchobas arkitektoak hartu zituen bere gain: hormigoi armatuzko edifizioak beheko solairua zuen eta bi oin-solairu, eta armak egiten zituen enpresa bat izateko egina zegoen C5.38.41. Eraikinak “L” forma zuen eta horrek aukera ematen zuen garbi bereizteko produkzio guneak (tailer mekanikoa, kaxaginen tailerra, doitze-tailerra) eta administrazio-guneak (bulegoak) edo biltegiratze-guneak (biltegia, enbalajea).

Egin zenetik eraikinak ez du aldaketa nabarmenik izan, eta aspalditik ez bada erabiltzen ere, haren egoera nahiko ona da.

Signaturak

Fitxa teknikoa

Estiloa

Manchobasek eraikin honetan erabili zituen printzipio estetikoak 1930ean handik gertu zegoen Solaun, Rubio y Ormaecehea (Solac) enpresa egiteko erabili zituen berberak dira.

Hormigoi armatuaren erabilerak zutabeen artean zabalera gehiago ematea ahalbidetu arren, eraikinaren kanpoko irudiak, zerrenda bertikal markatuekin, kanpoko karga-horma duten tailer tradizionalen estetikari jarraitzen dio.


Singularidades

Eibarko lehen tailerretako bat da hormigoi armatuz eraiki zena (1930); horrez gain, Manchobasek diseinatutako eraikina oso ondo egokitzen zen garai hartako arma fabrika baten funtzionamenduari.

Horri gehitzen badiogu gaur egun nahiko egoera onean dagoela, jatorrizko kanpoko bolumetriari eusten diola, baita fatxaden konposizioari edo egurrezko gillotina-leihoei ere, esan dezakegu Eibarko armagintzaren industria-arkitekturaren eredurik garrantzitsuenetako baten aurrean gaudela.


Neurriak:
938/450

Mapa