Ibargain 3

Eraikin industriala, 1943 / (cat) 1930 (Raimundo Alberdi Abaunz )
Ibargain 3

Deskribapena

1941ean eraiki zen Astigarragaren alarguna zen Ibargain baserriaren jabearen ekimenez. Eraikinaren diseinua erabat pragmatikoa zen, eta helburu nagusia ahalik eta leku gehiena lortzea kosturik baxuenean. Eraikina tailerrentzako lokalak alokatzera zuzenduta dago eta nabarmentzekoa dira haren praktikotasuna, funtzionaltasuna eta austeritatea.

Airetik

Planoa

Sintesi dokumentala

Eraikin hau Ibargain baserriko jabeek eraiki zuten 1942an, eta beren lursailetan kokatutako beste tailer batzuen antzera ([JR-06], [JR-02]), enpresei lokalak alokatzeko egin zen.

Obra proiektua eta zuzendaritza Raimundo Alberdirenak izan ziren, zeina, inguru horretako tailer askoren arkitektoa izan zen.

Hormigoi armatuz egina, edifizioak etxabea, bi solairu gehiago erdisotoan, eta hirugarren solairu bat zituen. Lursailaren desnibel gogorra aprobetxatuz, sarbidea beheko aldetik zein goiko aldetik zuen. Eskailera eta karga-jasogailua erdigunean jarri ziren, hala, zerbitzu emanez solairu bakoitzaren alde bietan zeuden lokalei.

Hala ere, aldaketak egin ziren obra-prozesuan zehar: erdisoto-solairu bat gehitu eta solairuaren alde baten zabalera murriztu egin zen. Era horretan, erabat errektangular bihurtzen zen eta bigarren solairua ez zen maldaren kontra geratzen.

Hirugarren solairua atzerago geratzen zen fatxada-planotik, seguru asko ordenantzek ez zutelako baimentzen 4 solairutik gorako fatxadarik, eta haren gainean estalki laua jarri zen.

Horrelako estalkiek aukera ematen zuten eraikin gainean solairu bat jasotzeko, eta halaxe egin zen 1945ean, tailerra, Raimundo Alberdiren egitasmoan oinarrituz, 4. solairu batekin handitu zenean, hura ere fatxadatik atzerago eta estalki lauarekin 6863.73.

Geroago, gaur egun ikus daitekeen bezala, 4. solairuko aurreko terraza hori estali egin zen arotzeria eta txaparekin, atzeraeramangunea ezabatuz eta ingurune hori handituz.

Gaur egun eraikina ez da ia erabiltzen. Solairu batean aparkalekua dago eta espazio batzuk gazteen lokal gisa erabiltzen dira.

Signaturak

Fitxa teknikoa

Estiloa

Diseinua oso funtzionala da, eta estetika bigarren mailakoa. Bolumetria trinkoa eta sendoa da, eta haren fatxadak lauek, apaingarririk gabeek, eta leiho zabalek eraikinaren industria-erabilera adierazten digute. Apaingarri bakarra sarrerako atearen tratamenduan aurkitzen da, moldura perimetral bat baitauka ateburuan.


Singularidades

Zubi batetik sarbidea izatea ez da ohiko soluzioa. Nolanahi ere, goiko eta beheko sarbidea, 4 solairuko aldearekin, ez da tailer honen ezaugarria bakarrik, beste leku batzuetan ere antzera gertatzen baitzen, eta adierazten diguna da industria-lurzoruaren beharra eta eraikinek orografia zail batera moldatzeko duten egokitzapen-gaitasuna.


Neurriak:
1760/384

Mapa