Ibarkurutzeko iturria

Eraikin zibila, 1944 (Raimundo Alberdi Abaunz )
Ibarkurutze plaza
Beste arkitekto batzuk
Urbano de Manchobas

Deskribapena

Ibarkurutzeko iturria inguru hartako eibartarren eskaeren ondorioz egin zen. Lehen albisteak 1884ko apirilaren 2koak dira. Egun hartan 118 bizilagunek instantzia bat aurkeztu zuten Udalari eskatuz edateko ura izango zuen iturri bat eraikitzeko Ibarkurutze kalean, zeren eta "Urcusu eta Rabaleko iturrietara joan behar baitira egunero urez hornitzera". 

Bost urte geroago, 1889ko martxoaren 21ean, bigarren eskaera bat aurkeztu zen, Plácido Zuloagaren eta Ibarkurutze kaleko beste bizilagun batzuen izenean, iturri bat eta labadero bat eraikitzeko, Alhondiga berriko obrak aprobetxatuz.

Azkenik, 1891ko martxoaren 5ean, hirugarren eta azken instantzia bat aurkeztu zen Cristóbal Echanizen eta Ibarkurutzeko bizilagunen izenean, zeintzuei, Maria Ángelako, Estaziñoko, Arraguetako eta Bidebarrietako bizilagunak batu zitzaizkien, berriz ere iturri bat egiteko eskatzeko alhondigaren aurreko plazatxoan.

Eskaerari erantzunez, eraikuntza 1892an egin zen, Agustín Barrenechea y Salegui obra-maisu eta agrimensoreak aurkeztutako proiektuaren arabera, eta aurrekontua 1.505 pezetakoa izan zen. Iturriak bi kainu zituen, bata María Angela kalera begira zegoena eta bestea Arragueta kalera.

1935ean Urbano Manchobas udal-arkitektoak proposatu zuen iturri berri bat eta komun batzuk eraikitzea, hala, langabeziaren egoerari aurre egiteko. Nolanahi ere, obra ezin izan zen egin, udal-proiektu guztiak bertan behera geratu baitziren Gerra Zibilagatik.

1944an, edateko urez hornitzeko premia larria zela-eta, onartu egin zen iturri publiko bat egitea Ibarkurutzeko plazoletan, Raimundo Alberdi arkitektoaren zuzendaritzapean; kostua 28.859,24 pezetakoa izan zen guztira. Honela zioen hitzez hitz proiektuaren memoriak: “la fuente de cuatro grifos será de mármol blanco de Navarra finamente bujardado, que con la acción del tiempo adquirirá una agradable pátina, aun teniendo en cuanta las emanaciones de tantos talleres de Eibar”. Iturria urte bereko sanjuanetan inauguratu zen.  

2021. urtean, Errebal kaleko urbanizazio berriarekin, iturria zaharberritu egin zen eta argi berriak jarri zitzaizkion.  

Airetik

Bideoak

Ana Maria Aldazabal: Ibarkurutzeko iturria

Justo Larrañaga: Eibarko iturriak: Ardantza, Ibarkurutze, Amaña...

Miren Begoña Arriaga: Haurtzaroko Ibarkurutze kalea

Argazkiak

Argazki historikoak

Mapa