Indianokua jauregia

Eraikin zibila, 1778
Julian Etxeberria, 7

Deskribapena

Zumarango jauregia, Indianokua izenez ezaguna, Sebastian Zumaran eta Bustinduik eraiki zuen 1777 eta 1778 bitartean. Zumaran abizena Eibarko Aguinaga elizateko izen bereko baserritik dator. Jatorri bera zuen Domingo de Zumaran itsasoko eta gerrako kapitainak ere.  

Bizilekua beste herri batera eraman eta beste lurralde batzuetara bidaiatzen zutenen artean, ohikoa zen noblezia-tituluaren egiaztagiriak lortzea, eta horrela ikusten dugu Mateo de Zumaran bere kaparetasuna frogatzen Elgoibarko Justizia arruntaren aurrean 1597an, eta Andrés de Zumaran Eibarkoaren aurrean 1723an.

Jauregia eraiki zuen Sebastian de Zumaran Indianoa Eibarko alkatea izan zen hainbat aldiz 1766 eta 1796 urteen artean. Alkate gisa egindako lan onaren ondorioz, udalerriak jauregia eraikitzeko 20 haritz eman zizkion.

Eraikina barroko berantiar estilokoa izan arren, eragin neoklasikoa ere bazuen. 1921ean "Gipuzkoako Monumentu Zibilen" barruan sartu zuten.

1952an eraitsi zuten, etxebizitzak eraikitzeko.

 

Airetik

Bideoak

Danel Zenarrutzaibeitia: Indianokua palazioa

Candido Eguren: Indianokuak, kategoria handiko jendea

Hainbat emakume: Indianokua jauregia barrutik eta kanpotik

Argazkiak

Argazki historikoak

Kanpoko argazkiak

Mapa