Jardiñeta 34

Eraikin industriala, 1964 (Ramón Martiarena Lascurain )
Jardiñeta 34 - Ibargain 17A

Deskribapena

Beningo Iriondok Ibargain baserriaren lurretan eraiki zuen edifizio hau, 1962/63an, etxebizitzak eta tailerrak saldu edo alokatzeko. Desnibel handiko aldapa batean kokatua, bolumetria bertikal berezia du 11 solairuko altuerarekin. Okupatu zuten enpresak tailer txikiak ziren eta izan zuten eragozpen nagusia irisgarritasuna izan zen.

Airetik

Planoa

Argazkiak

Argazki historikoak

Barruko argazkiak

Kanpoko argazkiak

Informazio gehiago

Industria-eraikina aldapa gogor batean kokatua dago eta bolumetria bertikal berezi du; tailerrak alokatzeko eraiki zen.

Ibargain baserriaren lursailean eraiki zuen edifizioa Beningo Iriondok.

Nabarmentzekoa da industria-eraikin hau 1962/63an jasotzea zer nolako esfortzua izan zen. Desnibel gogorraren eraginez, eraikinaren bost solairu euste-hormaren kontra eraiki behar izan ziren; eraikinak 10 solairu zituen guztira.

Edifizioa Ordenantzen ondorioz sortutako bolumenen metaketa baten emaitza da. Leku horretan baimentzen zen gehieneko altuera beheko solairua gehi lau solairu ziren. Edozelan ere, goiko kalearen eta beheko kalearen arteko desnibel handiaren eraginez, eraikinak azkenean 10 solairu izan zituen altueran (BS+4, goiko kaletik). Bestalde, sustatzaileak kaleen urbanizazioa bere gain hartu behar izan zuen eraikinari sarbidea emateko, Ibargain kalea (beheko aldea) eta Jardiñeta kalea (gaur egun saihesbidearekin lotua) luzatuz.

Okupatu zuten enpresek Eibarko tailer txikiaren profilari erantzuten zioten, eta izan zuten eragozpen nagusia irisgarritasun txarra izan zen; denek partekatzen zuten karga-jasogailua. Hala ere, eraikin osoa erabili zen.

Kasu honetan argi geratzen da Eibarren zegoen industria-lurzoruaren premia larria. Baldintza horiek guztiek eragin zuten hain bolumetria bereziko eraikina jasotzea, Eibartik kanpo nekez errepika daitekeena.


Sintesi dokumentala

None

Signaturak

Fitxa teknikoa

Kokapena

Eraikina mendi-magalaren erdian dago kokatua, pendiz handiko (ia % 100) orografia batean. Bi euste-horma eraiki ziren hustuketa eta betelanekin. Edifizioa eraikitzeko ingurua urbanizatu behar zenez, bi errepide egin ziren, goian eta behean (ia 20 metroko desnibela), eta haien artean geratu zen eraikina. Saihesbidea egin zenean, Jardiñeta kalea luzatu egin zen irteera bat izateko.


Bolumetria

Oo berezia da haren bertikaltasunagatik. Eraikinak alde bakoitzean (goialdean Jardiñeta, behealdean Ibargain) etxabea eta 4 solairu ditu, garai hartako araudiak ezartzen zuenez. Desnibela hain handia izanik, azken emaitza 10 solairuko eraikin bat da eta bolumetria konposatu bat, hainbat bolumenen metaketa dena.


Funtzionamendua

Alokatzeko tailerrak dira, hainbat solairutan banatuak, eta eskailera-kaxa batez eta partekatutako karga-jasogailu batez lotuak.


Sarbideak

Sarbidea konplikatuak eta eskasak. Tailer bakar batek ere ez zuen kamioientzako sarbiderik.  Lokaletarako sarbideak eskaileren eta partekatutako karga-jasogailuen bidez ziren, goian Jardiñeta kaletik eta behean Ibargain kaletik. Lokal batzuetara zuzenean sar zitekeen kanpotik, baina ez kamioiarekin. Polipastoak daude materialak sartu eta ateratzeko.


Neurriak:
2018/340

Mapa