Larrañaga y Elorza

Eraikin industriala, 1956 (Ramón Martiarena Lascurain )
Barrena 13

Deskribapena

Gerra Zibilera arte pistola automatikoak egin zituzten. Gerra amaitzean, produkzioa egokitu egin behar izan zuten. Armagintza utzi eta burdindegiko elementuak ekoizten hasi ziren, batez ere eskuburdinak, “Alcyon” markarekin saltzen zituztenak. 1950eko hamarkadaren erdialdera, beren tailerra eraiki zuten Barrena inguruan, eta hara eraman zuten produkzioa. Enpresa martxan egon zen, 80ko urteetan Elgoibarrera joan zen arte, eta han jarraitzen dute "Alcyion" markako eskuburdinak egiten. Gaur egun eraikina ez da erabiltzen eta kontserbazio-egoera ez da ona, baina edifizioak bere horretan mantentzen ditu jatorrizko eraikinaren ezaugarriak.

Airetik

Planoa

Argazkiak

Argazki historikoak

Kanpoko argazkiak

Informazio gehiago

Larrañaga y Elorza SA, beste asko bezala, bi armagin batzean jaio zen. 1918an hasi ziren lanean, Estaziño kaleko lokal batean, pistola erdiautomatikoak fabrikatzen. Gerraren ostean, lege bat atera zuten pistolen fabrikazioa fabrika handietara mugatuz; hortaz, piezen mekanikazioan hasi ziren lanean. Gehien ekoizten zuten produktua (ia esklusiboki), eskuburdinak izan ziren, STAR eta bereziki ALCYON markekin. Jardiñetako tailerra ere mantendu zuten, harik eta 1956an Barrenako tailer hau eraiki zuten arte. Tailer xumea da, baina Eibarko industria-ondarearen ezaugarri tipikoak dituena: erreka gainean egotea, estetika razionalista, altuera handiagoko alaka kurboa... Tailer honetan egon zen enpresa, harik eta azkenean Elgoibarrera joan zen arte. Erakina bere horretan mantendu da, baina erabilerarik gabe egon da eta abandonatuta dago. Bestalde, Larrañagak eta Elorzka duela 100 urte sortutako enpresak Elgoibarren jarraitzen du martxan, duela 80 urte sortutako ALCYON markako eskuburdidnak fabrikatzen.


Sintesi dokumentala

Larrañaga y Elorza enpresak Estaziño kalean hasi zuen bere jarduna, 1918an, pistola automatikoak fabrikatzen, urte hartako Matrikula Industrialean egiaztatzen denez. 20ko hamarkadan Jardiñetara joan ziren, han erregistratuta baitaude, baina ez da zehazten zer lekutan.

Gerra Zibilera arte pistola automatikoak egin zituzten, “Jubala” izenarekin saltzen zituztenak. Gerra amaitzean, produkzioa egokitu behar izan zuten, arma laburren fabrikazioa fabrika handietara mugatuta geratu baitzen, beraz, berrantolatu egin behar izan zuten produkzioa. Armagintza utzi eta burdingintzako elementuak ekoizten hasi ziren, batez ere eskuburdinak, “Alcyon” markarekin saltzen zituztenak.

1950eko hamarkadaren erdialdera, beren tailer propioa eraiki zuten Barrena inguruan, eta hara eraman zuten produkzioa.

Hain zuzen, 1956an, konpainiak eraikin berria egiteko eskabidea aurkeztu zuen, Ramon Martiarena arkitektoaren proiektu eta zuzendaritzaren arabera 6885.10.

Proiektuan solairu bakarreko tailer bat deskribatzen zen, 38x36m-koa; lehen solairuak azalera txikiagoa zuen eta bulegoetarako zen 6885.10. Aurrealdean errepidearekin lerrokatuta zegoen (orain Barrena kalea) Ayra Durex fabrikaren ondoan, eta hura bezala, Ego ibaiaren gainean kokatzen zen.

1970ean handitze-lan bat egin zen atzeko aldean. Instantzian, Enrique Elorza Elorzak, Larrañaga y Elorza SA enpresaren gerente gisa, obra-lizentzia eskatu zuen zabaltze-lana egiteko, Jose María Tanco Aldanondoren proiektu eta zuzendaritzapean 6956.03.

Zabaltze-lanak beheko solairuan egin ziren, tailerraren ostean, eta 256 m2-ko azalera hartzen zuten, proiektuaren arabera. Enpresari, lizentzia eman aurretik, baldintza batzuk exijitu zitzaizkion inguru horretako Plan Partzialera egokitzeko (erreka estaltzearen kostua bere gain hartzea), eta bete egin ziren.

Enpresa martxan egon zen, 80ko urteetan Elgoibarrera joan zen arte, eta han jarraitzen dute “Alcyon” markako eskuburdinak egiten.

Gaur egun eraikina ez da erabiltzen eta kontserbazio-egoera ez da ona, baina edifizioak bere horretan mantentzen ditu jatorrizko ezaugarriak.

Signaturak

Mapa