Leonardo Azpiri

Eraikin industriala, 1951 / Revonversión 2005 (Ramón Martiarena Lascurain )
Arragueta 20

Deskribapena

Edifizio hau Beistegui Hermanos enpresaren ekimenez eraiki zen 1951n eta enpresa hori 1959an Gasteizera joatean eraikina Leonardo Azpiri enpresaren eskuetara pasatu zen. 2002 eta 2003 urtean etxebizitzak egin ziren bertan.

Airetik

Planoa

Argazkiak

Argazki historikoak

Kanpoko argazkiak

Sintesi dokumentala

Eraikin hau Beistegui Hermanos enpresaren ekimenez eraiki zen 1951n handik metro gutxitara zuten bizikleta-fabrika handitzeko. Jatorrizko enpresak ezin zuen gehiago hazi, eta leku-premia zutenez eraikin berri hau egin zuten.

BHren jatorrizko tailerrak 7.500 m2 inguru zituen 1950ean, eta tailer berri hau eraikita 1.800 m2 gehitu zitzaizkion.

Eraikitzeko eskaera formala 1951n aurkeztu zuen Beistegui Hermanos enpesak; eskaerarekin batera Ramon Martiarena arkitektoaren proiektua zetorren 6871.01.

Arragueta, Urkizu eta Bidebarrieta kaleen arteko bidegurutzean zegoen kokatua eta eraikinaren zati bat ibaiaren gainean. Hormigoi armatuz egina, sotoa, beheko solairua eta 6 oin-solairu zituen.

Beistegui Hermanos enpresak Gasteizera lekualdatu zuen produkzio osoa, 1959an. Eraikina erabilerarik gabe geratu ondoren Leonardo Azpiri enpresaren eskuratu zuen, zeinak berrerabili egin zuen ia aldaketarik egin gabe.

1964an eraberritze-lan txiki batzuk egin zituzten, Leonardo Azpiri Suinagak bere enpresaren izenean egindako eskaeran jasoak 6914.14. Hauxek izan ziren egin ziren lanak:

  • Karga-jasogailuaren makineria estalkira pasatzea, sotoko kokapenean, urez betetzeko arriskua zegoen-eta.

  • Ate bat irekitzea beheko solairuko alakaren sarreran.

  • Jatorrizko ur-estalkiaren ordez estalki landareduna jartzea.

Jasota dago, halaber, eraikinean beste enpresa batzuk ere egon zirela, esaterako, Felix Osororen trokelaketa-enpresa, 1964an eraberritze-obrak egin zituena hirugarren solairuan, bulego bat eta nikeleztatze-gela bat bereizteko 6918.15.

1975ean, Leonardo Azpiri enpresak, Jose Azpiri Alberdi gerenteak ordezkatuta, baimena eskatu zuen beheko solairuan eraberritze-obra batzuk egiteko, enpresaren belaunaldi-aldaketari aipamena eginez. Obretan kamioien sarrerako atearen lekua aldatu zuten eta bulegoak birkokatu 6994.01.

Leonardo Azpiri enpresak biltegi berria eraiki zuen, 1990ean, Matxaria aldean, Orbeako tailerren zati bat zegoen lursailetan, eta, hortaz, murriztu egin zen eraikinaren erabilera industriala.

2002 eta 2003 urteetan Orbela SA enpresak eraikina etxebizitza bihurtzea sustatu zuen, Jose Manuel Elicegui arkitektoaren proiektuari jarraituz [Orbela reforma Leonardo Azpiri]. 28 etxebizitza egin ziren solairu altuetan, eta eraikina mantendu egin zen, nahiz eta esku-hartze garrantzitsuak egin, proiektuan jasotzen denez:

  • Azken bi forjatuak eraistea planteatu zen, habe eskegien azpiko altuera ez zelako nahikoa.

  • Barruko patio bat egitea eta eskailera eta igogailu berri bat egokitzea zen asmoa.

Beheko solairuari dagokionez, Ur Kontsortzioaren baldintzak bete behar zituenez, ezabatu egin ziren ibaiaren gainean zeuden zutabeak, eta leku hori zabalik geratu zen, espazio publiko estali bat bezala.

Signaturak

Mapa