Markeskua jauregia

Eraikin zibila, XVI. mendea
Otaola 1

Deskribapena

Markeskua jauregia, Isasiko dorretxea edo Isasiko markesaren jauregia ere esaten zaiona, XVI. mendean eraikitako jauregi-eraikin errenazentista bat da, errege-bidearen ondoan eraikia, Erdi Aroko hiribilduaren esparrutik urrun samar.

Garaiko eraikuntza tipikoa da: laukizuzena, soila eta trinkoa, lau isurkiko teilatua duena. Teilatuko hegala egur landuz egina da. Sarrera nagusian, dobela handiekin eraikitako arku bat dago, eta, gainean, isasitarren armarria. Arkuari bi lehoik eusten diote, eta bitan zatituta dago: batetik, hiru izarreko gaztelu bat, katedun ertz bat inguratzen duena; bestetik, hiru otso falta zaizkion zuhaitz bat (familiaren jatorrizko armarrian ageri ziren hiru otsoak). Bi lehoik defendatzen dute armarria. 

Martin Lopez de Isasi eta Domenja Orbeak eraiki zuten XVI. mendean. Martin Lopez de Isasi, Felipe II.aren gorteko merkatari ezaguna izan zen eta Sevillan negozioak zabaldu zituen. Isasitarrak oso familia boteretsua izan ziren, estrategikoki ezkondu eta gorteko postu esanguratsuetara iritsi ziren. Abizenaren itzalak gaur egunera arte iraun du, izan ere, Markeskua Jauregiaren garrantzia oraindik handia zen XX. mendearen lehen erdian, Espainiako errege-erreginek Euskal Herrira egin ohi zituzten bisitaldietan bertan ostatu hartzen zutenean.

1937ko ekainean, Gerra Zibilean kalte handiak jasan zituen ondoko Concepcion komentuko mojak jarri ziren eraikinean bizitzen eta bertan egon ziren 1955eko abenduaren 11 arte, Ipuruako komentu berrira lekualdatu ziren arte. 

Kultur Intereseko Ondasun izendatu zuten 1964ko urtarrilaren 17an.

XX. mendearen amaieran zaharberritze-prozesu sakon bati ekin zioten eta gaur egun Euskal Herriko Udako Unibertsitatearen eta Badihardugu Euskara Elkartearen egoitza da. 

 

Airetik

Planoa

Bideoak

Alejandro Lizarriturri: Isasi ingurua eta Markeskoa jauregia

Ladislau Basauri: La Salleko fraideen eskola eta markesaren lur-sailak

Migel Gallastegi: Markesen ibilaldiak

Argazkiak

Argazki historikoak

Barruko argazkiak

Mapa