Modesto Urquiola

Eraikin industriala, 1952 (Diego de Basterra, Felipe Anitua )
Txonta 18

Deskribapena

Modesto Urquiola Telleria industrialariak 1949an eraiki zuen bere tailerra Txontan, garaje eta tailer mekaniko gisa erabiltzeko. 70eko hamarkadan, eraikina aldameneko Ochandiano y Echeverria enpresaren eskuetara pasatu zen. Gaur egun eraikina ez da erabiltzen.

Airetik

Planoa

Sintesi dokumentala

Modesto Urquiola Telleria industrialariak 1949an eraiki zuen bere tailerra, Txontan. Hala dago jasota urte hartako azaroan egindako idatzian, non leku horretan garaje txiki bat eta tailer mekaniko bat jasotzeko eskatzen zuen. 6868.95.

Garajea solairu bakarrekoa zen eta ate handi bat zuen Txontako bidera ematen zuena. Aldamenean Odriozola y Echeverria forjei atxikita zegoen, eta atzealdean mazelaren kontra kokatzen zen. Hormigoi armatuz eraiki zen eta estalki laua zuen etorkizunean handitu ahal izateko.

Hain zuzen ere, 1951ko urrian, eskatu zuten bi solairu egitea garajearen gainean eta Diego de Basterra izan zen egitasmoaren egilea. Mehelinaren ondoan eskailera bat egin zen hiru solairuak lotzeko, eta komunak egin ziren tailerraren ostean, hala, lanerako espazio diafanoak utziz.

Modesto Urquiolak eraikin horretan jardun zuen tailer mekanikoan eta azazkalak moztekoak egiten (1964ko industria-matrikula gisa), gutxienez 60ko amaiera arte.

1966an eskabide bat egin zuen pabiloiari beste bi solairu gehitzeko, Diego de Basterraren proiektuari jarraituz. Asmoa zen bi solairu egitea, eraikinaren banaketa eta fatxada berberarekin, etxabea eta 4 pisu izateko 7036.04.

Nolanahi ere, eskabidea onartu arren, obrak ez ziren egin.

70eko hamarkadan, eraikina aldameneko Ochandiano y Echeverria enpresak eskuratu zuen. Hala ikus daiteke 1973ko urtarrilean Jose Ochandiano Alberdik aurkeztutako eskabidean; bertan, enpresaren izenean, eraikina handitzeko eta eraberritzeko lizentzia eskatzen zuen 6979.12.

Eduardo Artamendi arkitektoaren egitasmoan oinarrituz, etxabea forjarako handitu zen; lehen pisuan bulegoak jarri ziren eta bigarrenean artxiboa. Halaber, fatxadak eraberritu egin ziren eta arotzeriak aldatu.

Gaur egun eraikina ez da erabiltzen. Aurreikusita dago auzo guztiaren eraberritze-plan bat, eta seguruenik industria-eraikin gehienak eraitsi egingo dira, baita eraikin hau ere.

Signaturak

Mapa