Nicasio Santillán
Deskribapena
1949an egin zuen Nicasio Santillanek. Eraikin txikia da, inolako asmo estetikorik gabekoa, baina erabat funtzionala eta ekoizpen-premiei egokitua. Tailer mekanikoa egon zen eta galbanoplastia-bainuak. Gaur egun bertan behera lagata dago.
Sintesi dokumentala
1949an egin zuen Nicasio Santillanek, lanbidez hojalateroa, Raimundo Alberdik idatzitako proiektu batean oinarrituz 6868.83.
Oraingo eraikinaren osaera aztertuta, aipatu behar da proiektuari jarraituz eraiki zela, eta ez duela aldaketarik izan harrez geroztik. Hormigoi armatuz eraikia, haren diseinuak bi gorputzen batuketari erantzuten dio. Bata tailer mekanikoa izatera bideratua eta bestea galbanoplastia-bainuetara. Proiektuak bidearen bihurgunea aprobetxatzen du gorputz biak elkartzeko.
Tailer mekanikoari dagokion bolumenak ur-estalki lau bat du, garai hartan ohikoa zena; galbanoplastia-bainuei dagokien bolumenak, aldiz, bi isuriko estalkia du goian irekidura batekin argia eta aireztapena sartzeko, fundizioetan bezala.
Matxariako bidearen bihurgune batean kokatua, eraiki zenean tailer urrunena zen; izan ere, parean dagoen Nicolas Correaren fabrika 1995ean eraiki zen. Hori dela eta, 90 ml-ko gresezko hodi bat egin behar izan zen lehen kutxatilaraino, saneamenduko konexiorako. Industrialariak eskatzen zuen Udalak kostu horren % 50 bere gain har zezala, urbanizazio-kostuak zirelako 6868.102.
Gaur egun bertan behera lagata dago eta nahiko abandonatuta.