Nicolás Correa

Eraikin industriala, 1955 / (cat) 1950 (Joaquín Domínguez Elosegui )
Matsaria 27

Deskribapena

Eraikina Nicolas Correa SRC enpresak eraiki zuen, 1955ean. Matxaria aldea poliki-poliki eraikitzen joan zen, gero eta leku altuago eta urrunagoak okupatuz; tailerra ABC fabrikaren ondoan zegoen, bidean gora. Eraikina ABCrena izatera pasatu zen. Gaur egun hutsik dago. Herriko ondarearen ezaugarriak ditu, hala nola lurraren pendizari jarraituz egindako egokitzapena, edo teilatuko ur-estalkia, non zutabeen posizioa ikusten den.

Airetik

Sintesi dokumentala

Eraikina Nicolas Correa SRC enpresak eraiki zuen 1955ean Joaquin Dominguezen proiektuan oinarrituz 6884.04, Jesus Barraganek, enpresaren izenean, eskaera egin ondoren.

Matxaria aldea poliki-poliki eraikitzen joan zen, gero eta leku altuago eta urrunagoak okupatuz; tailerra ABC fabrikaren ondoan zegoen, bidean gora.

Aurreikusitako nabeak 64 m izango zituen luzeran, 18 m zabaleran eta 6,5 m altueran gutxi gorabehera; forma kurbatua zuen, eta bideari egokitua zegoen. Etxabe zabal bat zuen altuera handikoa erdisotoko solairu batekin alderik alde eraikinaren ostean, mazelaren kontra. Behealdean, bidearen desnibela zela-eta, erdisoto-solairu bat egin zen.

Hala ere, eraikitzen ari zirela, eskatu zen altueran beste solairu bat gehitzea eta ostean zegoen gune berri batekin lotzea. Lursailaren pendiza zela-eta,  osteko alde hori anpliazioaren altuera berean geratu zen, eta multzo osoari ur-estalki bat jarri zitzaion. Halaber, aurrealdearen eta atzealdearen artean, patio bat egin zen argi naturala sartzeko 6884.12.

Gune hori eraikita tailerra ia erabat definituta geratu zen, eta harrezkero ez zen eranskin aipagarririk egin.  

1957an Udalari lursail txiki bat erosi zitzaion, Matxariako erreka gainean partzialki estalia izan zena tailer ostean, kamioien sarbidea errazteko 6890.29.

1963an alegazio batzuk egin zituen enpresak Matxariarako zegoen Plan Partzialarengatik, izan ere, enpresak zuen partzelaren zati handi bat desjabetzeko asmoa zegoen. Ziurgabetasun horrek enpresa handitzeko aukerei 6908.15 eragiten zien.

Hortik aurrera, eta obren espedienteak aurkitu ez arren, patioa estali eta transformazio-zentro bat jarri zen.

Eraikina ABCrena izatera pasatu zen.  Gaur egun hutsik dago.

               

Signaturak

Mapa