Pampo - Ojmar

Eraikin industriala, 1957 (Ramón Martiarena Lascurain )
Arane 15

Deskribapena

Ojmar enpresa 1917an sortu zuten Francisco Ojangurenek eta Domingo eta Basilio Marcaide anaiek. Hasieran armagintzara dedikatzen zen, eta gero sarrailagintzara bideratu zuten produkzioa. 1998an enpresa Elgoibarrera joan zen eta Pampo jarri zen bertan. Fausto eta Felix Ormaecheak sortu zuten1953an eta malgukien fabrikazioan dihardute gaur egun ere.

Airetik

Planoa

Argazkiak

Argazki historikoak

Barruko argazkiak

Kanpoko argazkiak

Informazio gehiago

Eraikina Ojanguren y Marcaide (Ojmar) enpresaren ekimenez eraiki zen, 1957an; Ramon Martiarena arkitektoaren proiektuaren arabera eta haren gidaritzapean egin zen.

Ojmar enpresa 1917an sortu zuten Francisco Ojangurenek (aurretik GAC enpresan lan egindakoa) eta Domingo eta Basilio Marcaide anaiek. Hasieran, Dos de Mayoko etxebizitza baten ostean jarri zen tailerra eta armagintzara dedikatu zen.

40ko eta 50eko hamarkadetan, enpresa zabaldu eta hazi egin zen; produkzioaren zati bat sarrailagintzara bideratu zen. Hala, 1957an, eraikina egitea erabaki zuten Arane inguruan, garai hartan hazten ari zen industria-gune berrian, hain zuzen.

Eraikina edukiontzi gisa dago diseinatuta, eta lehentasuna espazio diafano zabal eta funtzionalak lortzea da, jarduera industrialari dagokion moduan. Eraikuntza aldetik, ezaugarri nagusiak hauexek dira: lursailera egokitzeko solairuek hartzen duten mailakatzea, 10 m argiko habe sendoak, eta ur-estalkia, egoera ezin hobean eta filtraziorik gabe. Estetikaren ikuspegitik, ezaugarri berezienak dira fatxada jarraitua, haren kurbaduraren bidez lortua, eta diseinuaren arrazionaltasuna. Beste ezaugarri bereizgarri bat da kantoi kurbatuan dauden hormigoizko zerrenda bertikalak.

Ojmar eraikin honetan egon zen 1998ra arte; orduan espazio falta zela-eta Elgoibarko instalazio berrietara aldatu zen, eta han jarraitzen du. Horren ostean, Pampok hartu zuen lekukotza eta eraikinean finkatu zen.

Pampo enpresa Fausto eta Felix Ormaetxea Guisasola anaiek sortu zuten, 1953an, malgukien fabrikaziorako. Hasieran, Iparraguirre eta Txontan egon zen, harik eta 1998an eraikin honetara etorri ziren arte. Era eta neurri guztietako malgukigintzan jarraitzen dute lanean enpresaren gaur egungo instalazioetan, eraikinaren xede zen industria-erabilerari eutsiz.

Eraikinak lursailak dituen baldintzak diseinuaren alde jartzea lortzeaz gain, enpresak bete-betean eusten dio jarduera industrialari.


Sintesi dokumentala

None

Signaturak

Mapa