San Ildefonsoren santutxua

Eraikin erlijiosoa,

Deskribapena

Santutxua, Ixuatik Markinara doan antzinako bidean dago, San Roman baserrira iritsi baino 200 metro lehenago. 

Aginagako auzoan, "San Romaneko" pagadien artean, galtzada erromatar bat aurkitzen da eta bertan, San Ildefonsoko santutxua. Santutxua, San Romaneko ermitatik eta baserritik oso gertu dago. 

Berari buruzko lehen berriak XVI. mendekoak dira eta San Roman ermitarena zela esaten da. Horrelakoetan ohikoa izaten denez, bide ertzean dago eta XX. mende arte baserritarrek eta ibiltariek bertan gelditzeko ohitura zuten santuari babesa eskatu, otoitz egin eta bertan limosna uzteko, lehiatilako zulotik botata.

 

2011ean, santutxuko aterpea eta Eibartik Markinara zihoan galtzada zaharra berriztatu zituzten, Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren bitartez, auzolandegi batean. 

Planoa

Argazkiak

Argazki historikoak

Mapa