Aginagako San Migel parrokia
Deskribapena
San Migel Arkanjeluaren eliza Eibarko Aginaga auzoan dago. Eraikinak, Aginaga landa-auzoaren herrigunea osatzen du eta atxikita ditu hilerria, frontoia eta pilotalekua.
Tenpluaren lehen berriak 1555. urtekoak dira, Calahorrako apezpikutzako bisitaria bertara joan zenekoak. "Ermita" bezala identifikatu zuen eliza, nahiz eta ordurako bazituen bataiatzeko harria, lurperatzeko lekua eta kofradia. 1574rako parrokia bezala izendatuta zegoen eta Migel Zumaran arkitektoak dorrea edo kanpandorrea eraiki zituen.
Elizako atea mendebalderuntz dago, nahiz eta hegoaldean ere bazegoen bat, arko formakoa, itxi egin zena frontoia eraikitzeko.
Elizako atea mendebalderuntz dago, nahiz eta hegoaldean ere bazegoen bat, arko formakoa, itxi egin zena frontoia eraikitzeko.
Dorreak 14 metroko altuera du eta hiru pisutan dago banatuta. Lehenengo solairura arkupetik sartzen da, eta bertan Aginaga azuoko kontzejuaren egoitza aurkitzen da. Bigarren solairuan biltegi bat dag eta bertatik elizaren gangara iristen da, non kanpandorrea dagoen.
Irailaren 29an auzoko jaiak ospatzen dira eta meza, herri jokoak, pilota partidak, herri kirolak eta berbena eskaintzen dira, besteak beste.
Bideoak
Euxebi Gisasola: Abadeei berorika; elizakoak
Jose Mari Loiola: Aginagako elizan akolito
Jose Mari Loiola: Aginagako elizako gari-kokoaren kontrako erritua