San Pedro Akondiakoa
Deskribapena
Akondiako San Pedro ermita Mandiola bailaran dago kokatuta, Akondia baserriaren alboan eta itsasotik 610 metrokoko altueran. XVI. mendetik ageri da ermita gisa eta ondoko baserria serora-etxe bezela eraiki zen. Gerra zibilean, Akondia baserri inguruan trintxerak egon ziren eta ermitako paretetan zuloen markak antzeman daitezke.
Garai batean hiru aldare izan zituen, San Pedrori, San Andriani eta Santa Luziari eskeiniak. Gaur egun, egurrezko aldarea dauka, San Pedroren irudiarekin.
Jaiak, San Pedro egunean edo hurrengo igandean ospatzen dira eta meza ostean, abadeak "konjurua" edo bedeinkapena egiten du. Hamaiketakoa ere egiten da, Akondia baserrikoek antolatuta.