San Rafael, Maltzaga
Deskribapena
San Rafael ermita Maltzagako bidegurutze garrantzitsuan zegoen kokatuta. 1927an eraiki zuen "Ferrocarriles Vascongados" konpainiak, bertan bizi ziren trenbideko langileentzat eta haien familientzat, eta inguruko baserrietakoak ere joaten ziren. Ustez asmo txarrez egindako sute batek suntsitu zuen ermita 1973an.
Jaiak, San Rafael egunea ospatzen ziren eta Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko jendea batzen zen bertan. Gainera, igandero ere erromeria egoten zen.