Santa Kurutz, Mandiola

Eraikin erlijiosoa, 1862
Mandiola balle, 1

Deskribapena

Santa Kurutzeko ermita Gorosta eta Mandiola bailaren artean kokatuta dago, Arratera igotzeko bide zaharraren ertzean eta itsasotik 529 metroko altueran. Mandiola baserriko lursailetan eraiki zen 1862. urtean eta ermitaren jabea auzoa da. Gerra garaian, ermita inguruetan frontea kokatu zen. Inguruko zazpi baserrik txandaka egiten dituzte mantentze-lanak. 

Ermita 15,3 metro luze eta 9 m zabal da. Sakristia txiki bat eta atari txiki bat dauka aurrealdean. Aldarearen erdialdean Kristo bat dago egurrezko horma batean eta eskumaldean Karmengo Amabijirninaren margoa du.

Maiatzaren 3aren hurrengo igandean ospatzen dira Santa Kurutzeko jaiak eta oso jendetsuak eta parte-hartzaileak izaten dira.

Airetik

Planoa

Bideoak

Marixabel Ugarteburu: Santa Kurutz ermitaren historia; berriztapenak

Iraitz Beitia: Gazteak Santa Kurutz jaiak antolatzen

Iraitz Beitia: Auzoko gazteak jaietako kirol edo jolasetan lehian

Argazkiak

Argazki historikoak

Barruko argazkiak

Kanpoko argazkiak

Mapa