Santa Kurutzeko eskola
- Eraikin zibila, 1934
(Urbano de Manchobas
)
Gorosta Balle, 1
Deskribapena
Santa Kurutzeko eskola, izen bereko ermitatik pauso batzuetara dago, Gorosta eta Mandiola bailaren artean.
Proiektua Urbano Manchobas Careaga udal-arkitektoak egin zuen 1928an, Mandiola eta Gorosta baserri-auzoetako bizilagunek eskatuta, eta lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesean egin ziren 1933tik 1934ra bitartean, udal-gobernuak langabeziari eta azpiegitura beharrei aurreko egiteko sortutako Plan Berezi batean.
1934an hasi ziren klaseak ematen. Gerra Zibilean frontea egonkortu egin zen denbora batez, eta eskolak suntsitu egin ziren. 1942an berreraiki zuten eskola eta 1965 urtera arte egon zen zabalik.
Bideoak
Emilio Azurmendi: Auzo-eskola gerra garaian eta gerraostean; eskolako armarria
Emilio Azurmendi: Irakasleak baserrietan bizi ziren
Felisa Urzuriaga: Dionisia maistra Santakuruzko eskolan