Timoteo Sarasqueta - Motobic - Lau-Nik
- Eraikin industriala, 1963 / (cat)1963
(Ramón Martiarena Lascurain
)
Txonta 30
Deskribapena
Eraikin hau Jose Iparrgirrek eraiki zuen 60ko hasieran enpresentzako lokalak alokatu eta saltzeko. Bertan egon ziren Timoteo Sarasqueta, edo Lau-Nik enpresak, besteak beste. Eraikina erabat funtzionala da, eta estetika bigarren mailan geratzne da.
Sintesi dokumentala
Eraikin industrial hau Jose Iparragirrek eraiki zuen enpresentzako lokalak alokatu eta saltzeko, aldameneko tailerrarekin egin zuen bezala (Txonta kaleko 26. zenbakian [TX-08]).
1962ko maiatzean eskatu zuen eraikitzeko baimena; eskabidearekin batera, Ramon Martiarena arkitektoaren proiektua aurkeztu zen6909.24.
Hormigoi armatuz egina eta Rocandioren tailerraren ostean kokatua [TX-09], oinplano angeluzuzeneko tailer xume bat zen, etxabea eta 3 solairu zituena; solairuak estalki lau batez errematatuta zeuden, eta eskailera eta karga-jasogailu batez komunikatuta.
Eraikina jaso bitartean, aldaketa batzuk egin zituzten proiektuan, udal aparejadorearen 1963ko urriko txostenaren arabera. Funtsean, komunen kokapena aldatu zen, eta materialak sartzeko polipastoak zituzten ate-leihoak ireki ziren.
Horretaz gain, aparejadoreak azaltzen zuen zer enpresa kokatu ziren bertan:
-
Behe solairua: Timoteo Sarasqueta
-
2. solairua Anastasio Insausti
-
3. solairua Doitasunezko Erremintak eta Aizarte Industriak
Garai hartan, Timoteo Sarasquetak Vista Alegren egiten zuen lan, baina instalazio hauek ere okupatu zituen, egindako eskaera batzuetan jasota geratzen denez. 1965ean eskatu zuen hodi orokorraren hustubidea handitzea 6924.10, eta baita hormigoizko bi hodi ere jartzea fabrikaren hornikuntza elektrikorako 6924.11.
Eskabide horretatik testigantza baliotsuak atera daitezke, esaterako, eraikina Motobic-en jabetzakoa izatera pasatu zela, eta hark Timoteo Sarasquetari alokatzen ziola lokala. Timoteo Sarasqueta tenplaketara dedikatzen zen.
80etan automatismoetan jarduten zuen Lau-Nik enpresak okupatu zuen tailerra.
Eraiki zenetik gaurdaino ez du aldaketarik izan, eta bolumetria eta banaketa bera izaten jarraitzen du. Egun erabiltzen ez bada ere, nahiko kontserbazio-egoera onean dago.
Txontan zaharberritze-plan bat dago, eta industria-eraikin gehienak desagertu egingo dira, baita hau ere.