Untzagako Plaza

Eraikin zibila, 1900 (Ramón Cortazar Urruzola )
Untzaga plaza z/g

Deskribapena

Eibarko plazarik ezagunena dugu hau, baina ez zen beti herriko erdigunea izan. XX. mende hasieran sortua, hainbat aldaketa bizi izan ditu azken mendean.

XVIII. mendera arte, gaur egungo Untzaga (edo Ulsaga) herrittik kanpo gelditzen zen, herriko kale nagusiak San Andres parrokia inguruan zeudelako (Txirio kale, Plaza Berria, Barrenkalea, Elgeta kalea, Ospital kalea, Arraindikalea...), eta Eibarko lehenengo zabalkundea sortalderuntz egin zan, Errebal-Ibarkurutze-Urkizu ingururantz. Untzaga, San Andres Parrokiatik Isasirako espazio guztiari deitzen zitzaion.

XIX. mendean, gaur ezagutzen dugun Untzaga Plaza erdi-hutsik zegoen: Txantxa Zelain frontoi zaharra zegoen (Eibarko lehenengo pilotaleku handia, gero eskolak izango zirenak), Isasi hasieran Untzagako jauregia edo Orbeatarren jauregia (Txoko taberna dagoen lekuan), eta gaur egungo plaza erdian San Joan ermita. Garai hartako argazkirik ez da heldu gaur egunera, jauregiko bakan batzuk izan ezik.

Zezenketak bertan egiten ziren eta Ignacio Zuloagak “Corrida de toros en mi pueblo” margolana sortu zuen Untzaga plazako zezenketak irudikatzeko.

Untzaga plazaren aldaketarik haundiena XX. mende hasieran eman zen. Eibarko Udalak Cortazar arkitektua kontratatu zuen udaletxe berria eta plaza egoteko. Ondorioz, Untzagako jauregia eta San Juan ermita eraitsi ziren eta erreka estali zen. Udaletxea egiteko lehenengo harria 1899. urtean jarri zen, Antonio Iturrioz alkate zela. 1901ean inauguratu zen eta garaiko egunkariek Gipuzkoako handienetarikoa zela adierazi zuten, “digno de una gran ciudad, de las mejores de Guipúzcoa”.

Plaza inguratzen duten eraikin asko (gaur egun batzuk desagertuta daudenak), Garai hartan eraiki ziren ere:

Bigarren aldaketa handia 1934. urtean ezagutu zuen Untzaga Plazak. Txantxa Zelaiko aldean musika kiosko haundi eta modernoa eraiki zen eta baita musika-bandarentzat eta orfeoiarentzako lokalak ere. Geroago eskolan eta udaletxeko lokal batzuk ere bertan egon ziren. Musika kiosko zaharra Beasainera eraman zen eta hor dago gaur egun ere.

Plazako alde horretan, gaur egun Untzagako dorrea eta zine zaharra dauden lekuan, Salon Teatro aretoa zegoen, 1880an sortutako.

Untzaga plazak izan duen azken aldaketa nagusia XX. mende amaieran eman zen. Musikaren kioskoa, frontoi zaharra eta arma probalekua eraitsi ziren eta gaur egun ezagutzen ditugun lorategiak, epaitegia eta parkea eraiki zituzten.

Airetik

Bideoak

Mari Carmen Agirre: Untzaga ingurua

Mercedes Telleria: Untzaga toponimoa

Julian Zabaleta: Gerra aurreko Untzaga plaza-Isasi

Argazkiak

Argazki historikoak

Kanpoko argazkiak

Mapa