Zozola baserria

Eraikin zibila, XV. mendea (?)
Mandiola bailara 36

Deskribapena

Zozola edo Sosola baserria Euskadiko kultura-intereseko ondasun izendatutako baserri bat da, eta Eusko Jaurlaritzak monumentutzat katalogatuta dauka 2000ko irailaren 7tik. Mandiola bailarako muino baten gainean kokatuta dago, Amaña auzoaren inguruan.

Eraikuntza honi buruzko lehen erreferentzia dokumentatuak 1485. urtekoak dira. Jatorrizko eraikina, XVI. mendekoa, 18x15 metro inguruko oinplano angeluzuzenekoa zen, bi solairu zituen eta bi isurkiko teilatu batez estalita zegoen. Gaur egun, bolumen altuagoa du hegoaldean, solairu bat gehiago dauka eta lau isurkiko estalkia.

Ekialdeko fatxadak erdiko ardatz bat du, eta han horma-hobi bat dago, Sienako Santa Katalinaren irudi gotikoa duena. Alde bakoitzean bi bao karratu daude simetrikoki jarriak. Elementu horri atxikita, harlauzaz estalitako eraikin txiki batean, antzinako ogi-labea dago. Eta haren ondoan, ate dobelatu batetik sartzen da etxera. Handik, sarbidea dugu etxebizitzara, zeinak beheko solairuaren zati bat eta lehen pisuko hegoaldeko bolumena hartzen dituen; bigarren solairua ganbara da.


Gaur egun, landetxe bezala erabiltzen da eta ogia, gazta, sagardoa eta bestelako produktuak egiten dituzte.

Airetik

Argazkiak

Argazki historikoak

Barruko argazkiak

Kanpoko argazkiak

Mapa