Lucas Alday
Ikasketak: Arkitektoa
Lucas Alday y Lasarte (1877-1968)
Lucas Alday y Lasarte 1877ko urtarrilaren 30ean jaio zen, Donostiako Ibaeta auzoko Loistarain baserrian. Gurasoek, Manuel Alday -gozodenda baten jabea- eta Antonia Lasarte, sei seme-alaba izan zituzten. Lucas hirugarrena zen eta Juan Rafael Alday arkitektoaren anaia nagusia.
Madrileko Arkitektura Eskolan ikasi zuen eta 1902an graduatu zen, 25 urte zituela.
Ikasketak bukatuta, Donostiara itzuli eta Udalean hasi zen lanean. Juan Rafael anaiak arkitektura-ikasketak bukatu eta gero, Garibay kaleko 30ean bulego bat zabaldu zuten elkarrekin; geroztik Lucasek arlo pribatuan egin zuen lan.
Eraikin ugari proiektatu eta eraiki zituen Donostian, batez ere etxebizitzak. Azpimarratu behar da Gran Kursaal Kasinoaren obra zuzendu zuen arkitektoa izan zela (1921), eta Bretxako Arraindegi zaharra ere berak diseinatu zuela (1928); harenak dira beste hainbat etxebizitza ere (Colon Pasealekua 3, Brunet 4-6 zenbakiko villak, Miracruz 28A, Okendo 16, eta abar.)
Eibarren, Otaola kaleko 12 zebakian dagoen Cerámica Eibarresa tailerra diseinatu eta eraiki zuen (1950).
1955. urtean hil zen, 78 urterekin.
Donsotiako Bretxako Arraindegi zaharreko eraikinaren argazkia eta Lucas Aldayk egindako planoa (1928):
Eibarko eraikinak
Cerámica Eibarresa
OTAOLA