Miguel Ángel Lazpita Barrenechea
Ikasketak: Arkitektoa
MIGUEL ÁNGEL LAZPITA BARRENECHEA (1939)
Miguel Angel Lazpita Barrenechea Eibarren jaio zen, 1939ko urriaren 31n. Haren aita, Niceto Lazpita, tratamendu termikoen arduraduna zen Alfan eta ama, Eufemia Barrenechea, etxeko andrea.
Arnasa hartzeko arazoak izan zituen haurtzaroan, eta ez zen eskolara joan beste haurrekin 14 urte bete arte. Armeria Eskolan lau ikasturte egin zituen, eta, 17 urterekin, Bartzelonara joan zen Aparejadore ikasketak egitera. Haiek amaituta, Arkitektura ikasketak egin zituen, eta 1966. urtean graduatu zen, 26 urterekin. 1966an, Eibar aldizkariak elkarrizketa bat egin zion, eta badirudi Eibarren jaiotako lehenengo arkitektoa izan daitekeela.
Bartzelonan ikasten ziharduen bitartean, Construcciones Churruca Hermanos enpresarentzat hasi zen lanean, eta enpresa horretan egin zituen lehenengo lanak arkitekto bezala. Ikasketak amaitu ondoren, Bartzelonatik itzuli eta Gasteizera joan zen bizitzera, enpresa horretan jarraitzeko lanean. Han zabaldu zuen bere estudioa.
Lazpitak Araban egin ditu proiektu gehienak eta nagusiki Gasteizeko industrializazio-garaian. Harenak dira, esaterako, Txagorritxuko auzoan egindako 760 etxebizitzak (1969) edo San Prudentzio hiribidean egindako etxebizitza-poligonoak (1966-197). Gasteiztik kanpo ere lan egin du, adibidez, Oionen 40 etxebizitza proiektatu eta eraiki zituen.
Eibarren ere lan egin du eta gaur egun benetan esanguratsuak diren hainbat proiektutan:
- Otaola hiribideko 30 zenbakiko tailerra (1969)
- Amañako El Salvador parrokia (1969)
- Alfa Microfusión (1975)
- Armeria Eskolaren handitze-lanak eta eskola zaharra birgaitzea (1977-1979)
- San Pio X. parrokia, Ipurua auzoa (1980)
- Ipuruako Kiroldegia (1982)
Eibar Aldizkariak (83. zenbakia) 1966. urtean Lazpitari egindako elkarrizketa:
Eibarko eraikinak
Alfa Microfusion
OTAOLA
Taller Otaola 30
OTAOLA