Astelena frontoia
Deskribapena
1904ko San Juan egunean ireki zituen ateak "esku-pilotaren katedrala" izenarekin ezaguna izan zen eta XX. mendean zehar euskal pilotak izango zuen frontoi nagusiak.
Frontoiari Astelena deitzearen arraazoia Toribio Etxeberriak azaltzen du Viaje por el país de los recuerdos bere liburuan:
...no trabajar los lunes o mal trabajar, jugando al escondite entre el taller y la taberna, curándose de los excesos del día anterior, de lo que en el argot local se llama el aje. Y cuando el lunes corría la noticia de algún partido de pelota, la gente abandonaba los talleres con la más completa unanimidad, satisfecha de un pretexto confesable para hacerlo a las claras. Y esto ocurría casi todos los lunes, y holgaba el aviso del pregonero... Por eso, cuando una empresa construyó con fines utilitarios un frontón, lo bautizó con el nombre de Astelena, literalmente primer día de la semana, sabiendo que los lunes les dejarían las mejores entradas.
Frontoia 1904ko ekainean zabaldu zenean,estali gabeko frontoi bat zen, baina urte bereko urrian sabaia ixteko proiektua aurkeztu zuen Francisco Irusta arkitektoak eta orduko José Gurrutxaga udal-arkitektoaren sinadura zeraman.
Frontoia eraiki zuen enpresa Josefa Etxeberria eta bere semeena zen eta 1906an, C. Aguirre, F. Bascaran, I. Irusta, M. Echeverría, M. Gómez, I. Vildósola, A. Eguiguren eta B. Gáratek erosi zuten.
Urte askotan zehar, Eibarren zegoen eraikin estali handi bakarra izan zenez, herriaren bizitza sozialaren oso parte garrantzitsua izan da frontoia. Bertan, ekitaldi kulturalak, musikalak, mitin politikoak, bazkari herrikoiak, boxeo-partidak, dantzaldiak... antolatu dira. 1912an Ignacio Zuloagarentzat herriak antolatutako omenaldiaren bazkaria bertan egin zen eta 600 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten; 1915ean antzeko omenaldi bat egin zitzaion Fermin Calbeton-i eta 1195 lagun egon ziren; orkestra eta koro garrantzitsuen emanaldiak zeuden; kirol-herrikoiak antolatzen ziren, boxeoa, oilar-borrokak, zirkua...
Gerra garaian kuartel eta jantoki bezala erabili zen eta ikuskizunetarako itxita egon zen.
1969ko abenduaren 28an frontoiak ateak itxi zituen eta berriztapen-lanak egin ziren Cosme de Uriarte arkitektoaren eskutik. Estilo modernista duen kanpoaldeko fatxada ikutu ez bazuen ere, desagertu egin ziren bederatzigarren zenbakiko atea, nondik jokalekura zuzenean sar zitekeen (Astelenaren berezitasun nagusienetako bat zen), ezkerreko paretaren lehioa eta palkuen eta errebotearen arteko edaritegia. Frontoi berriaz esaten zen edozein lekutatik ikuspena ezin hobea zela eta pelotari eta ikusleen arteko hurbiltasun handia lortu zela. Frontoi berri honek 1300 pertsonentzat edukiera du.
1976an, legalizazioa lortu ondorengo lehenengo mitin politikoa eman zuen PSOE-k Astelenan. Beste batzuen artean, Felipe Gonzalezek, Alfonso Guerrak, Enrique Mugikak eta Benigno Baskaranek parte hartu zuten.
Frontoiaren jabeen eta frontoia kudeatzen zuen enpresaren arteko liskarrak zirela eta, frontoiak ateak itxi zituen 2005ean eta 2007an Eibarko Udalak erosi zuen eraikina. 2007ko maiatzaren 20an berriz ere ateak zabaldu zituen, gaur egunerarte.
Bideoak
Jesus Mari Agirre: Aretoko dantzak organoarekin Astelenan
Migel Gallaste Ariznabarreta: Frontoirik onena Eibarko Astelena
Migel Gallastegi Ariznabarreta: Astelena, gerrako soldaduen jantoki