Edificio industrial en Matsaria 38

Eraikin industriala, c.a. 1972 / (cat) 1972
Matsaria 36-38-40-42

Deskribapena

Eraikina 1964an hasi zen egiten, Felipe Telleria industrialariaren ekimenez. Aurretik erreka estaltzeko eta ingurua urbanizatzeko proiektua egin behar izan zuten, Matxarian goialdean kokatzen zelako. Eraikuntza aldetik, eraikinak egoera onean eusten dio ur-estalkiaren funtzionamenduari, non oso argi antzematen diren zutabeen buruak. Halaber, konposizio aldetik, aipatzekoa da fatxadaren tratamendua. Eraikina erabiltzen da eta egoera onean dago.

Airetik

Planoa

Sintesi dokumentala

Industria multzo hau Matxariako goialdean kokatu zen, Forjas Matxaria tailerraren ondoan. Ingurunean ez zegoen errepide-urbanizaziorik, eta artean erreka bideratu gabe zegoen, hortaz, lehenik horretan lan egin behar izan zuten.

1963an, Felipe Telleria eibartar industrialariak, Jose Antonio Iñarrairaegui abokatuak ordezkatua, kontsulta bat aurkeztu zion Udalari; bertan lursail horiek erosteko asmoa adierazten zuen, industria-multzo bat eraikitzeko hirigunean zituen tailer sakabanatuak batuko zituena 6908.13.

1963ko irailean, Alfonso Cobo Rozadillak, lurren jabe eta obra-kontratista gisa, hondeaketa-obrei ekin nahi izan zien, baina Udalak ukatu egin zion eskaera harik eta errepidea urbanizatzeko, erreka bideratzeko eta tailerra eraikitzeko egitasmoa aurkeztu arte 6908.12.

1964an aurkeztu zuten “Matxariako Erreka urbanizatzeko eta estaltzeko proiektua, Telleria jaunarentzat", Francisco Miner Urdampilleta ingeniari jaunak idatzia; bertan errekaren kanalizazio lineala aurreikusten zen, hormigoi ziklopeozko bobeda batez estaltzea, eta haren gainean errepide berri bat egitea [6930.12].

Era berean, tailerra eraikitzeko proiektua ere aurkeztu zuten, Joaquin Dominguez Elosegui arkitektoaren diseinuarekin 6930.13. Hormigoi armatuzko eraikuntza bat zen, neurri handikoa (100 m-tik gora luze eta 35 m zabal). Etxabea eta oin-solairu bat zituen industriagunean, eta behealdeko gune batean etxabea eta 2 solairu, non sarrera, jangela, bulegoak…. zeuden.

1966ko ekainean, Felipe Telleriak eskaera bat aurkeztu zuen aurreko aldean tailerraren zati bat handitzeko, Joaquin Dominguezen egitasmo batekin, baimendutako bolumen eraikia ez gainditzen saiatuz 6930.14.

Hortik aurrera, tailerrak ez du aldaketarik izan, eta bolumen bera du. Gaur egun eraikina erabiltzen da, eta egoera onean dago, gerora egin zen Matxariako industria-parkearen barruan.

Signaturak

Mapa