Hotel Julian

Eraikin zibila,
Bidebarrieta, 14

Deskribapena

Hotel Julian, XX. mendearen hasieran Eibarren zegoen hoteletako bat zen, gaur egungo Bidebarrietako 13. eta 14. zenbakietan kokatua.

Jatorrian, Pedro Zabaletak zuzendutako ostatu txiki bat izan zen, eta, ondoren, Maria arrebak eta Julian Muñoa koinatuak hartu zuten negozioa. Julian Elorriokoa zen, eta hotelaren negozioa hobetzeko zaldiek tiratutako taxi-zerbitzu bat ere sortu zuen. 1911n, automobil-linea bat inauguratu zuen, eta, horretarako, gasolina-hornigailu bat instalatu zuen, gaur egun Santander Banketxea dagoen lekuan. 

Hotelak Eibarko industria sortu berriko bisitari eta bidaiari asko hartu zituen eta bere puntu garrantzitsuenetako bat jatetxea zen, non ezkontzak eta bestelakoak ospatzen ziren. Jatetxeak lortu zuen ospea dela eta, hainbat langile kontratatu behar izan zituzten negozioari aurre egiteko. Jarduera handieneko garaian, pianoa zuen kafetegi bat ere izan zuen.
 
Julian Muñoa Durangoko bonbardaketan hil zen, 1937ko martxoaren 31n, eta familiak hotela itxi zuen urte batzuk geroago. 

Bideoak

Jose Muñoa: Hotel Julian nola jaio zen

Jose Muñoa: Hotel Julian eta Hotel Comercio

Faustina Lopez: Hotel Julian eta gasolindegia

Mapa