Laspiur S.A.

Eraikin industriala, 1953 (Joaquín Domínguez Elosegui )
Bidebarrieta 23 - 25

Deskribapena

Eraikin hau bi industria-gizonek sustatu zuten, beren tailerrak Ibarkurutze kale ostean zituztenak (Adrián Laspiur eta Sarasqueta familia). Enpresa hazi ahala, bi industrialariek Bidebarrieta kalean ibaiaz bestaldean zeuden bi partzela eskuratu eta beren industriak zabaltzeko asmoz ibaia estalita tailerrak handitu zituzten, 1953 aldera. Eraikina bi enpresek partekatu zuten; Sarasqueta arma- eta eskopeta-ekoizle izan zen. Laspiur enpresa hainbat tresna egitera dedikatu zen, nagusiki kargak jasotzeko elementuak (kakoak, poleak…). Laspiur leku horretan egon zen jardunean 2.000 urtera arte. Azpimarratu behar da edukiontzi handi bat dela, bolumen eta azalera handikoa.

Airetik

Planoa

Argazkiak

Argazki historikoak

Barruko argazkiak

Kanpoko argazkiak

Informazio gehiago

Sarasqueta-Laspiur eraikina bi industria-gizonek sustatu zuten, beren tailerrak Ibarkurutze kalearen ostean zituztenak (Adrián Laspiur eta Sarasqueta familia). Enpresa hazi ahala, bi industrialariek Bidebarrieta kalean ibaiaz bestaldean zeuden bi partzela eskuratu eta beren industriak zabaltzeko asmoz ibaia estalita tailerrak handitu zituzten. Bi eraikin independiente eraikitzeko aukera aztertu ondoren, azkenean biak elkartzea erabaki zuten, eraikin bakarra jaso eta hura partekatzeko Ego ibaiaren gainean; hori guztia Joaquín Dominguez Elosegui arkitektoaren proiektuaren eta zuzendaritzaren arabera egin zen, 1953an.

Eraikina bi enpresek partekatu zuten; Sarasqueta arma- eta eskopeta-ekoizle izan zen. Laspiur enpresa hainbat tresna egitera dedikatu zen, nagusiki kargak jasotzeko elementuak (kakoak, poleak…). Laspiur leku horretan egon zen 2000 urtera arte. Urte hartan, batez ere irisgarritasun eskasak bultzatuta (ez dago kamioientzako sarbiderik) eta baita gaueko lanak egiteko ezintasunak behartuta, Elgoibarrera joan ziren. Gaur egun han jarraitzen dute ELNOVA izenarekin.

Eibarko industria-ondarearen barruan kokatzen duten ezaugarriak hauexek dira: bi enpresa desberdinen arteko elkarlanaren emaitza izatea, errekaren gainean kokatua egotea, eta hasierako tailerrekiko lotura izatea Ibarkurutzeko atzeko aldean.

Arkitekturari dagokionez, nabarmentzekoa da fatxada nagusi simetrikoaren izaera arrazionalista eta apaingarririk gabea. Erdiko zatiko hegalean dauden bao horizontalak, halaber, Mugimendu Modernoko arkitekturaren baliabide dira.

Era berean, azpimarratu behar da edukiontzi handi bat dela, bolumen eta azalera handikoa. Egun, El Cascorekin batera, tamaina handiko industria-eraikin bakarra da.


Sintesi dokumentala

None

Signaturak

Fitxa teknikoa

Kokapena

Eraikina Rialto Antzokiaren aldamenean dago, Arikitzako zubiaren ondoan —lehenago San Martingo zubia— , han zeuden presa eta labaderotik gertu.

Zati handi batean Ego ibaiaren gainean dago. Kokapen hori Udalak berak ezarri zuen, Bidebarrietan ibaiaren ondoko lursailak enkantean jarri baitzituen, haren gainean eraikitzeko baldintzapean. Partzela horiek Ibarkurutze kale osteko tailerren jabeek (Laspiur eta Sarasqueta) erosi zituzten eta eraikina jaso.


Bolumetria

Bolumen handi bat da, haren azalerari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Nabarmentzekoa da fatxadaren errematea, bi alboetan terraza duela, fatxadak estalki laua balitz bezala koroatuz. Hala ere, bi isuriko teilatua dago atikoa estaltzen duena.


Funtzionamendua

Bi enpresak partekatutako eraikina. Beheko solairua eta lehenengoa erditik banatuta zeuden, eta Ibarkurutzeko atzealdean zeuden jatorrizko tailerrekin lotuta. Gainontzeko solairuak bakoitza enpresa batena zen. Eskailera-kaxa bat dago karga-jasogailuarekin solairu guztiak lotzen dituena.


Sarbideak

Sarbidea Bidebarrieta kaletik zen. Ezinezkoa zen kamioi handiekin sartzea. Arazoak sortzen ziren erdigunean baitzegoen. Bulegoen eta jatorrizko tailerren sarbidea Ibarkurutzetik egiten zen.


Neurriak:
3676/662
Tipologia:
Alokairuko tailerrak
Tamaina:
Handia
Bilakaera:
Eraikuntza-fase bakarra
Topografia:
Planoa
Errekarekiko harremana:
Ego errekaren gainean
Numero de plantas piso:
7
Numero de plantas sotano:
1
Egitura:
Hormigón armado,
Estalkia edo teilatua:
Teilatu inklinatua,
Arotzeria:
Celosía metálica,
Erabilera maila:
Ez da erabiltzen

Mapa