Viuda de Ortuoste

Eraikin industriala, 1941 (Raimundo Alberdi Abaunz )
Asua Erreka 5

Deskribapena

Francisco Ortuoste 1887an hasi zen lanean txantiloigile gisa; geroago piezak egin zituen bizikletaren industria laguntzailearentzat: txirrinak, ointokiak, piñoiak…, propagandako artikuluez gain. Gerra aurretik Ibarkurutzean kokatuta egon zen tailerra, eta gerra ostean Aasuaerrekan eraiki zuten 1941 aldera, trenbidearen ondoan, baina trenbideko zubiaren beste aldean. Lehen industria izan zen inguru horretan ezarri zena.

Airetik

Planoa

Argazkiak

Argazki historikoak

Sintesi dokumentala

Francisco Ortuoste txantiloigile hasi zen lanean 1887an; geroago piezak egin zituen bizikletaren industria laguntzailearentzat: txirrinak, ointokiak, piñoiak… propagandako artikuluez gain.

Hura hil ondoren, enpresa Viuda de Francisco Ortuoste bihurtu zen, eta 1937ra arte Ibarkurutzean kokatuta egon zen, industria-matrikulek jasotzen dutenez. Gerra zibilaren ostean, eta seguru asko jatorrizko tailerra suntsitu ondoren, erabaki zuten eraikin berri bat egitea.

Orube bat aukeratu zuten Aasuaerrekan, trenbidearen ondoan, baina trenbideko zubiaren beste aldean. Lehen industria izan zen hor ezarri zena, hala, industria-auzo berri baten eraikuntzari hasiera emanez, Eibarko bailara estuari nondik edo handik espazioa atera behar zitzaion-eta.  

Tailerra eraikitzeko eskaera formala 1941eko abenduan aurkeztu zuen Viuda de Francisco Ortuoste-k, Raimundo Alberdi y Abaunz arkitektoraren proiektuarekin batera 6858.123.

Hormigoi armatuz egina, eraikinak etxabea eta bi solairu ditu lursailaren kontra mailakatuak; estalkia laua da eta ur-geruza bat dago non zutabeak ageri diren, etorkizunean egin daitezkeen handitze-lanetarako.  

Nabarmentzekoa da trenbideari atxikia dagoela; hain zuzen, industriaren errotuluak gune horretara ematen zuen, hala, aditzera emanez zer garrantzitsua zen trenbideetarako sarbidea izatea, horixe zelako garraiobide nagusia merkantziak bidaltzeko eta materialak jasotzeko.   

40ko hasieran eraiki zenetik, ez da obra aipagarririk egin. Bakarrik azpimarra daiteke Aasua errekako fatxadaren hegaleko balkoia kendu zela, seguru asko kamioi altuekin talka egiteko arriskuagatik.

Nahiz eta erabilerarik gabe geratu eta gaur egun abandonatuta eta egoera txarrean egon, hasierako eraikinaren detaileak ikus daitezke, hala nola egurrezko arotzeriak, fatxadaren zarpiatu mota edo ur-estalkia.

 

 

 

Signaturak

Fitxa teknikoa

Estiloa

Eraikin xume bat da, nahiz eta arkitektoak, haren diseinurako, ez ahaztu arkitektura razionalistaren joerak. Arkitektura mota horren ezaugarria da multzoaren forma bolumen desberdinen batuketa bat bezala diseinatzea, erabilera ezberdinei erantzuteko; kasu honetan, ekoizpena+eskailera+zerbitzuak.

Eskailera, altuera handiagokoa, industria-solairu erabat diafanoei atxikia dago, baita komunak ere, tailer ostean kokatuak.  Era horretan, ekoizpen-solairu erabat libreak lortzen dira, angeluzuzen erakoak.

Fatxadei dagokienez, hormigoi armatuzko eraikuntzak ematen dituen erraztasunak baliatzen dira arotzeria-bao handiak lortzeko zutabeen artean, baina ez zaie kasu handirik egiten arkitektura razionalistaren edo mugimendu modernoaren premisei.

Arkitektura horretan adierazpen gutxienekoa bilatzen zen fatxadan, eta lamina fin bat bezala ikus zedin lortu nahi zuten. Eraikin honetan, ordea, Raimundo Alberdik diseinatutako fatxadak itxura trinko eta landugabea dauka, eta leihoen konposizioa eta proportzioa ez da oso egokia.


Singularidades

Lehen eraikuntza izan zen Aasuaerrekan, trenbidearen beste aldean, egin zena; horrezaz gain eta Raimundo Alberdik 40ko hasieran diseinatutako eraikina izateaz gain, edifizioak ez du aparteko interesik.

Aasuaerrekako fatxadan zegoen balkoiak bereizten zuen konposizio hau, elementu bereizgarria izanik. Hala ere, hura kendu eta atea hormaz estalita, fatxadak zeukan ezaugarri original bat hondatu zuten.

Dena den, halako industria-eraikinen jatorrizko ezaugarriak ikus daitezke, nagusiki jatorrizko egurrezko arotzeria, leiho handiekin eta gillotina erako irekitzeko sistemarekin. Aipagarria da ur-estalki laua, interes handiko eraikuntza-elementua baita.


Tipologia:
Alokairuko tailerrak
Tamaina:
Pequeño
Bilakaera:
Eraikuntza-fase bakarra
Topografia:
Aldapa gogorra
Errekarekiko harremana:
Sin afección
Numero de plantas piso:
3
Numero de plantas sotano:
0
Egitura:
Hormigón armado,
Estalkia edo teilatua:
Ur-estalkia,
Arotzeria:
Carpintería de madera,
Plangintzaren eragina:
Fuera de ordenación sin proyecto para derribo inminente
Erabilera maila:
Ez da erabiltzen

Mapa