Gabilondo

Eraikin industriala, 1939 (Raimundo Alberdi Abaunz )
Barrena 1-3

Deskribapena

Enpresa Gabilondo familiarena da 1840. urteaz geroztik. Gerraren ostean, 1939an, tailer handi bat eraiki zuten Barrena aldean, Ego ibaiaren 93 metro estalita. Gerra aurretik armagintzan jardun zuten eta gero dibertsifikatu egin zuten produkzioa: autogintza sektorea, torlojugintza... 2016-17an enpresak ateak itxi zituen eta gaur egun ez du erabilerarik.

Airetik

Planoa

Bideoak

Aititaren tailerra Ardantza kalean

Argazkiak

Argazki historikoak

Barruko argazkiak

Kanpoko argazkiak

Informazio gehiago

Agustin Gabilondo armagin tradizioko familia batetik dator. Haren tailerra eta etxebizitza Ardantza inguruan zegoen, eta Agustín Gabilondo e Hijos bezala zegoen erregistratuta.

Hala ere, Gerra Zibilaren ostean, enpresak aldatu egin zuen erabat bere bidea: armagintza laga eta tailer berri bat eraikitzea erabaki zuten Eibarko kanpoaldean zabaltzen ari zen ingurune batean. Jauzi garrantzitsua beharko zuen izan familiaren tailer xume baten instalazioak hormigoi armatuzko eraikin berri batera aldatzea; instalazio berriek zabalera handia zuten, eta hura eraikitzeko Ego ibaia estali zuten 93 metroko luzeran, 1939an.

Hala ere, Eibarko industria-ereduaren berezitasunak bere horretan jarraitu zuen, eraikin berean baitzeuden jabeak eta industria, eta horixe da hain zuzen gure industria-ondarearen ezaugarrietako bat. Eraikinaren zokaloa industria-erabilerari dagokio eta altueran gailentzen den bolumena jabeen etxebizitzei.

Bestalde, eraikinak leial jarraitzen dio Raimundo Alberdiren proiektu zehatzari, Eibarko hainbat industria-eraikinetan errepikatzen diren ideiak erabiltzen baititu. Hala gertatzen da etxebizitza-gorputzeko fatxadaren kurbaduran; izan ere, eraikinaren ertz edo kantoi hori bihurtu zen haren fatxadarik bereziena. Era berean, leku horretan leiho zabalak dituen balkoiak jarriz, alaka kurbatu horren arintasuna azpimarratzen du. Begi bistakoa da eraikina bolumen horren bidez irudikatzeko nahia, eta baita modernitate-zeinu izatekoa ere.

Hurrengo urteetan enpresa aldatuz eta haziz joan zen, eta hainbat handitze-lan egin ziren. Era berean, ekoiztutako produktuak eskaerari egokituz joan ziren: autogintzara, torlojugintzara, trenbidegintzara… bideratutako burdinak eta altzairu kalibratu bereziak, torneaketak eta artezketak.

Eraikinaren bizitegi-eremuak 30 urte baino gehiago daramatza itxita, eta industria-eremuak ez du erabilera industrialik, 2016/17an lan-jarduerari utzi zionez geroztik.


Iturriak eta eskertzak

Eskerrak ematen dizkiegu ondorengo lagunei: Oswaldo Gabilondo, Felix Egaña Gabilondo, David García Menéndez, Javi Martin Lapeyra eta Eibarko Udal Artxiboa.


Informazio gehiago

Sintesi dokumentala

None

Signaturak

Fitxa teknikoa

Kokapena

Eraikina errepide nagusiaren 71 eta 72 kilometroen artean eraiki zen, 1939an (gaur egun Barrena kalea); orduan Eibarko zabalgune bat zen. Errekaren gainean eraiki zen, eta 93 metroko luzeran estali, Raimundo Alberdik egindako memorian deskribatzen duen bezala.

Eraikina errepide pareko mendi-magalaren kontra egin zen eta udal hiltegiaren aurrean. Inguru horretan presa bat zegoen eta errota bat Ego ibaiaren ondoan, geroago tailerra handitzean desagertu zirenak.

Halaber, arkitektoak zera zioen: “proiektu berriak herriko sarrera edertu egingo du, eta F.F.Vascongados-eko aldapa itsusia ezkutatu”.


Bolumetria

Batetik, beheko aldean horizontaltasuna da nagusi eta, bestetik, etxebizitzak altueran eraikiak. Iritsiera eta sarrera gunean, altuera handieneko bolumena nabarmentzen da, alaka kurboa duela iritsiera eta sarrera gunean.


Funtzionamendua

Etxebizitzek eta industriaguneak funtzionamendu independientea daukate. Industriagunea planta bakar jarraitua da eta solairuarte bat dago bulegoetarako.


Sarbideak

Barrena kaletik egiten da. Industriagunerako eta etxebizitzetarako, bakoitzak berea.


Singularidades

Nabarmendu behar da erabilera desberdinetako bolumenen metaketak kontrastea sortzen duela etxebizitzen bolumenaren eta beheko solairuko industria-zokaloaren artean. Alaka kurboaren tratamenduak arkitektoaren diseinu zehatzari jarraitzen dio. Balkoiak alakan bertan daude, hustasun-sentsazioa azpimarratuz gune kurbatuan. Eraikinaren teilatuan hormigoi-elementuak modu radialean daude kokatuak.


Tipologia:
Industria-eraikin mistoa
Tamaina:
Ertaina
Bilakaera:
Handitzeak
Topografia:
Planoa
Errekarekiko harremana:
Ego errekaren gainean
Numero de plantas piso:
5
Numero de plantas sotano:
0
Egitura:
Hormigón armado,
Estalkia edo teilatua:
Estalki lau lorategiduna, Teilatu inklinatua,
Arotzeria:
Celosía metálica, Carpintería de madera,

Mapa